HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Malagak eta Almeriak berdindu egin dute, 0-0, Hypermotion Ligako play-offeko finalaren joaneko partidan

Rosaledako emaitza kontuan izanik, larunbateko neurketan erabakiko da dena, Almeria Stadiumen. Itzuliko partida horretan EA Sports Ligara igotzeko azken txartela izango da jokoan, eta Almeriak nahikoa du berdinketarekin helburua gauzatzeko. 

Malaga vs Almeria

Malaga-Almeria partidako jokaldi bat. Argazkia: Europa Press.

Malagak eta Almeriak berdindu egin dute, 0-0, Rosaledan, 2026-2026 denboraldiko Hypermotion Ligako play-offeko finalaren joaneko partidan, igandean. Emaitza hori kontuan izanik, hurrengo larunbateko neurketan erabakiko da dena, Almeria Stadiumen. Itzuliko partida horretan EA Sports Ligara igotzeko azken txartela izango da jokoan, eta Almeriak nahikoa du berdinketarekin helburua gauzatzeko.

Finalari hasiera eman dion norgehiagokan, gol aukera gutxi izan dira, eta lehia oso taktikoa ikusi dute Rosaledan bildutako zaleek. Almeriarentzat da hobea emaitza; izan ere, bigarren partidan, etxean, berdinketak igoera emango lioke, Liga erregularrean Malagak baino postu hobea lortu baitzuen.

Malaga vs Almeria (0-0)

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X