Deportivok lehen mailara igotzea lortu du, zortzi urteren ostean
Zaragozak, Huescak eta Cultural Leonesak, ostera, Lehen RFEF mailan jokatuko dute datorren denboraldian.
Deportivok Lehen Mailara igotzea lortu zuen igande honetan, LaLiga Hypermotionen azken aurreko jardunaldian Valladolid 0-2 menderatuta.
Zortzi sasoi Lehen Mailatik at aritu ostean, horietatik bi Lehen RFEF mailan, talde galiziarra maila gorenean lehiatuko da 2026-27 sasoian.
Nsongo Bil 21 urteko aurrelari gazte kamerundarra izan da coruñarren taldeko protagonista Lehen Mailarako bide honetan egindako lanari esker.
Zaragozak, bestetik, maila galdu zuen, Las Palmasen kontra berdindu eta gero. Izan ere, lortutako puntua ez zen nahikoa izan jaitsiera saihesteko.
Cultural Leonesak ere Lehen RFEFera behera egin zuen, Burgosen aurrean 0-2 galduta, baita Huescak ere, Castelloren aurkako porrotaren ondorioz: 0-1-.
Eibar, promoziorako itxaropenez
Eibarrek azken jardunaldira arte promozioa jokatzeko aukerekin jarraituko du, igandean Kordoba menderatu zuelako: 2-0. Armaginekin batera, beste bost talde daude borroka berean: Almeria, Malaga, Las Palmas, Castello, eta Burgos.