Fitxaketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sergio Francisco Realaren entrenatzaile ohia, Burgosen prestatzaile berria

Entrenatzaile irundarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Burgosekin, eta bere lotura beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du, Gaztela eta Leongo taldearen helburuak betetzen baldin baditu.

Sergio-Francisco-entrenador-Burgos-CF

Sergio Francisco, Burgos taldearen bufanda batekin. Irudia: Burgos CF

Burgos CFk, gaur, ohar baten bidez jakinarazi duenez, Sergio Francisco Ramos irundarra taldearen entrenatzailea izango da 2026/27 denboraldian, Luis Miguel Ramis prestatzaileak Osasuna zuzentzeko Gaztela eta Leongo taldea utzi ostean.

Talde zuri-beltzak jakitera eman duenez, entrenatzaile gipuzkoarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du, baina urtebetez luzatzeko aukera izango du, helburuak betetzen baldin baditu.

Sergio Francisco Plantio futbol-zelaira iritsiko da, Realaren kirol egituraren barruan goranzko ibilbidea egin ondoren.

Irundarrak 2025/26 denboraldian goia jo zuen Realaren lehen taldera heldu zenean, baina talde txuri-urdina  Lehen Mailako 16 partidatan soilik zuzendu zuen.

"Sergio Francisco bere taldeek baloiarekin duten protagonismoan, posizio-jokoan eta baloia atzealdetik ateratzean oinarritutako proposamenagatik nabarmentzen da, eraso antolatuaren eta talentu gaztearen aldeko apustu garbi batekin", azpimarratu du Burgosek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X