Moeve F Ligako derbien egutegia
2025-2026 denboraldiko Moeve F Liga abuzturen 31n hasiko da, eta maiatzaren 31n amaitu. Athletic, Reala eta Eibar lehiatuko dira lehen mailan lehiatuko diren hiru euskal ordezkariak.
Datorren sasoiko lehen derbiak Eibar eta Reala izango ditu protagonista, 8. jardunaldian, urriaren 19ko asteburuan, Ipuruan. Bigarrena Athleticek eta Eibarrek jokatuko dute, San Mamesen, azaroaren 9ko asteburuan, 10. jardunaldian.
Bestetik, bigarren itzuliko lehen derbia Realak eta Eibarrek jokatuko dute, urtarrilaren 25eko asteburuan, 17. jardunaldian, Donostian. Ondoren, San Mamesen izango dute hitzordua Athleticek eta Realak, 20. jardunaldian, otsailaren 15eko asteburuan. Eibarrek eta Athleticek itxiko dute denboraldiko derbien egutegia, otsailaren 22an, 21. jardunaldian.
2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako derbien zerrenda:
Urriak 19 (8. jardunaldia): Eibar - Reala
Azaroak 9 (10. jardunaldia): Athletic - Eibar
Azaroak 16 (11. jardunaldia): Reala - Athletic
Urtarrilak 25 (17. jardunaldia): Reala - Eibar
Otsailak 15 (20. jardunaldia): Athletic - Reala
Otsailak 22 (21. jardunaldia): Eibar - Athletic