KARGUGABETZEA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loren Malagako kirol zuzendaria kargutik kendu dute

Burgoskoa, Realeko eta Athleticeko jokalari ohia, 2023ko maiatzean iritsi zen Malagara, eta talde andaluziarraren  azken bi igoeratan parte hartu du, Bigarren eta Lehen Mailara. Emaitza txarrek, ordea, azken postuan 13 jardunalditan bost punturekin eta oraindik garaipenik lortu gabe, kargugabetzea eragin dute.

Loren
Lorenzo Juarros, Loren, Realeko kirol zuzendari izan zen garaian. Artxiboko irudia: EITB

Lorenzo Juarros, Loren, Malagako kirol zuzendari kargutik kendu dute, azken hiru denboraldi eta erdian Andaluziako klubean bete duen zeregina, talde andaluziarrak asteazken honetan jakitera eman duenez. Malaga Athleticen hurrengo aurkaria izango da asteburuan.

"Klubak eskerrak eman nahi dizkio Burgoskoari taldeean egindako lanagatik eta azaldutako konpromisoagatik", adierazi du Malagak.

Burgoskoa, Realeko eta Athleticeko jokalari ohia, 2023ko maiatzean iritsi zen Malagara, talde andaluziaran RFEF mailara jaitsi berria zela, eta futbol profesionalera berriro igotzeko erronkarekin.

2024-2025 denboraldian Hypermotionen Ligan jarraitzea lortu ondoren, Malagako taldea EA Sports Ligara igo zen 2026ko ekainean, maila gorenean azken egonaldia izann eta zortzi urtera. Malagako harrobian hazitako jokalariz osatutako taldearekin lortu zuen igoera.

EA Sports Ligan emaitzek, azken sailkatua 13 jardunalditan bost punturekin eta oraindik garaipenik lortu gabe, bi aldeak 2027ko ekainera arte lotzen zituen kontratua eteteko erabakia ekarri dute.

Lorenen ordezkoa Miguel Angel Corona izan daiteke. Corona Almeriako, Valentziako eta azken denboraldian Panathinaikos talde greziarreko kirol zuzendaria izan da.

 

Publizitatea
X
Publizitatea
X