JAITSIERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elx Bigarren Mailara jaitsi da seigarren aldiz

Alacanteko taldeak Almeriaren aurka 2-1 galdu zuen asteartean, eta, ondorioz, Bigarren Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian.
Elxeko jokalariak Almeriaren aurkako neurketan. Argazkia: EFE.
Elxeko jokalariak Almeriaren aurkako neurketan. Argazkia: EFE.

Elx taldeak galdu egin zuen Almeriaren aurka asteartean (2-1), eta, ondorioz, aurtengo denboraldian Bigarren Mailara jaitsi den lehen taldea bihurtu da. Elx bere historian seigarren aldiz jaitsi da Lehen Mailatik Bigarrenera.

Sebastian Beccacecek zuzendutako taldeak 16 puntu besterik ez du, eta 17 puntura ditu Lehen Mailari eustea ahalbidetzen duten postuak; aitzitik, bost partida (15 puntu) bakarrik geratzen zaizkio jokatzeko; beraz, Alacanteko taldea jaitsi egingo da.

Seigarren jaurdunalitik aurrera, Elx izan da futbol txapelketako azken sailkatua, eta Liga amaitu arte bertan geratuko da.

Gainera, Elxeren bilakaerak marka negatiboak utzi ditu; izan ere, sei entrenatzaile izan ditu denboraldiaren zehar, horietako bi behin-behinekoak izan badira ere.

Horrez gain, 20 jardunaldi behar izan zituen lehen garaipena eskuratzeko, 24 partida atea hutsean uzteko, eta 6 neurketa jarraian galdu zituen Lehen Mailan eman dituen 24 denboraldietan lehen aldiz.

Zure interesekoa izan daiteke

LaLiga EA Sports
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Espanyolen aurka berdindu du (1-1), eta Alavesek eta Athleticek galdu egin dute, Rayo Vallecanoren eta Real Madrilen kontra (1-2 eta 4-2)

RCDE Stadiumen, Oskarssonek aurretik jarri du Reala, eta Espanyolek bigarren zatian parekatu du markagailua; Mendizorrotzan, Toni Martinezek 1-0ekoa sartu du, baina Rayo Vallecanok, partidako azken hogei minutuetan, markagailua irauli du; eta Bernabeun, Guruzetak eta Izetak egin dituzte Athleticen golak, baina Real Madrilek lau lortu ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X