DEIALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agote, Ortega, Astralaga eta Cecilia estreinakoz deitu dituzte Espainiako selekzio nagusira

Paredes eta Oihane zerrendatik kanpo utzi ditu Sonia Bermudez hautatzaileak urteko azken bi lagunartekoak jokatzeko, Txile eta Venezuelaren aurka.

(Foto de ARCHIVO)

Sonia Bermudez, head coach of Spain, attends a press conference to announce the list of summoned players ahead the FIFA Women's World Cup 2027 football matches of Spain Team against England and Ukraine at Ciudad del Futbol on April 07, 2026, in Las Rozas, Madrid, Spain.



Angel Perez Meca / AFP7 / Europa Press

07/4/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
Sonia Bermudez, prentsaurrekoan. Argazkia: Europa Press

Sonia Bermudez Espainiako hautatzaileak urteko azken bi lagunartekoetarako deialdia iragarri du, Txileren eta Venezuelaren aurkako norgehiagoketarako, eta lau aurpegi berri daude euskal jokalarien artean. Sara Ortega, Daniela Agote eta Eunate Astralaga zuri-gorriak eta Cecilia Marcos txuri-urdina sartu dira zerrendan, eta bertan jarraitzen dute euskal taldeetako beste hiru ordezkarik ere: Athletickeko Adriana Nanclares eta Clara Pinedok, eta Realeko Ainhoa Marinek. Ortegarentzat, Agoterentzat eta Astralagarentzat lehen aldia izango da selekzio nagusiarekin, bai eta Ceciliarentzat ere, azken hau, gainera, lotailu gurutzatuko bi lesio larri gainditu ostean itzuliko da zelaira.

Sonia Bermudezek ostiral honetan jakinarazitako deialdiko berritasun nagusia Aitana Bonmati Bartzelonako erdilariaren itzulera da. Bajen atalean, berriz, Irene Paredes Bartzelonako atzelariaren eta egun Orlando Priden jokatzen duen Oihane Hernandezen hutsuneak nabarmentzen dira. Ez dira zerrendan izango Alexia Putellas, Mariona Caldentey, Cata Coll, Mapi Leon eta Ona Batlle ere, ohiko beste hainbat jokalarirekin batera.

Espainiak Txileren aurka neurtuko ditu indarrak azaroaren 28an, Leonen, eta Venezuelaren aurka abenduaren 4an, Riazorren; bi hitzordu horiekin emango dio amaiera urteari.

Publizitatea
X
Publizitatea
X