Xabi Alonsok Chelsea zuzenduko du hurrengo lau urteetan
44 urteko entrenatzaile euskalduna urtarrilean utzi zion Real Madril entrenatzeari Espainiako Superkopako finala Bartzelonaren aurka galdu ostean.
Xabi Alonsok Chelsea FC taldea zuzenduko du datozen lau urteetan, talde ingelesak igande honetan konfirmatuta. Alonso uztailaren 1etik aurrera hasiko da talde ingelesean lanean.
Entrenatzaile euskalduna urtarrilean kendu zuten Real Madrileko entrenatzaile kargutik, Espainiako Superkopako finala Bartzelonaren aurka galdu ostean.
"Chelsea munduko futboleko klub handienetako bat da, eta harro nago bere entrenatzaile izatearekin. Jabeekin eta kirol zuzendaritzarekin hitz egin ondoren, argi dago anbizio bera dugula ", azaldu zuen Alonsok klubeko hedabide ofizialetan.
"Maila gorenean sendo lehiatzeko eta tituluen alde lehiatzeko gai izango den taldea eraiki nahi dugu. Talentu eta potentzial handia dago klub honetan, eta ohore handia izango da niretzat taldea zuzentzea. Orain garratzitsuena lan gogorra egitea, kultura egokia eraikitzea eta garaikurrak irabaztea da ", azpimarratu du gipuzkoarrak
Real madrilen izandako esperientzia txarra alde batera utzita, tolosarrak ospea hartu zuen entrenatzaile bezala Bayer Leverkusenen aulkian. Bertan, Bundesligan, bere lehen titulua eskuratu zuen 2023-24 denboraldian, eta partidarik galdu gabe. Aurretik Sanse ere zuzendu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
Sentimendu Kopan, Alaves txapeldun
Euskal taldeak denboraldi berria prestatzen ari dira. Taxoaren Sentimendu Kopa jokatu dute Osasunak, Alavesek eta Realak. Lehenbiziko partidan, Alavesek 3-0 hartu du mendean Osasuna. Bigarrenean, Alavesek eta Realak bana egin dute. Eta hirugarrenean, berriz, Realak 0-2 hartu du mendean Osasuna. Emaitza hauekin, Alavesek irabazi du Sentimendu Koparen bosgarren edizioa.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Gorrotxategi entrenamenduetara itzuli da
Eibartarrak zelaia zapaldu du bere taldekideekin batera pubalgiako mina gainditu ostean.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.
Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita
Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.
Imanol Idiakez donostiarrak Cadizeko entrenatzaile izateari utzi dio
Idiakez aurreko denboraldian iritsi zen talde andaluziarrera, eta salbazioa lortu ondoren, "adostasunez" utzi du diziplina, Liga hasteko lau egun bakarrik falta direnean.
Nahia Aparicio: “Poz handia hartzen dugu horrelako partidak jokatzeagatik”
Nahia Aparicio Realeko jokalariak eta Arturo Ruiz entrenatzaileak Chelsearen aurkako kanporaketaru buruz aritu dira hitz egiten. Apariciorentzar oso norgehiagoka berezia izango da; Ruizentzat, berriz, "ilusio berri bat".
Chelsea-Reala, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze kanporaketan
Joaneko partida Londresen jokatuko dute, ziurrenik abuztuaren 26an, eta itzuliko neurketa, Gipuzkoan, irailaren 2an izango da, aldaketarik ez bada. Talde irabazlea liga faserako sailkatuko da; galtzailea, ordea, Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketara pasako da.