Osasunak Espanyolen aurka galdu du Sadarren (1-2), eta azken jardunaldian bermatu beharko du mailari eustea
Romerok, lehen zatian, aurretik jarri du Espanyol, Victor Muñozek berdinketa egin du atsedenaldiaren ostean, eta Kike Garciak, 53. minutuan, partidan erabakigarria izan den gola sartu du. Emaitza horrek dakar Osasunak 42 puntu dituela jarraitzen duela, alegia, hamazortzigarren postuan dabilen Gironak baino bi gehiago, eta hemeretzigarren tokian dagoen Mallorcak baino hiru gehiago.
Catena, 1-2ko golaren ostean; gol hori Kike Garciak sartu du. Argazkia: EFE.
Osasunak Espanyolen aurka galdu du, 1-2, Sadarren, 2025-2026 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamazazpigarren jardunaldian, igandean, eta, hala, ezin izan du matematikoki bermatu datorren denboraldian goreneko mailan jarraitzea; izan ere, hori txapelketako azken jardunaldian egin beharko du, datorren asteburuan, Getafen. Romerok, lehen zatian, aurretik jarri du Espanyol, Victor Muñozek berdinketa egin du atsedenaldiaren ostean, eta Kike Garciak, 53. minutuan, neurketan erabakigarria izan den gola sartu du. Emaitza horrek dakar Osasunak 42 puntu dituela jarraitzetzea, alegia, hamazortzigarren postuan dabilen Gironak baino bi gehiago, eta hemeretzigarren tokian dagoen Mallorcak baino hiru gehiago.
Osasuna vs Espanyol (1-2): partidaren laburpena
Alessio Liscik Victor Muñoz sartu du Osasunaren hasierako hamaikakoan; hegalekoak ezin izan du jokatu azken asteetan. Sergio Herrera ere bueltatu da taldera, partida bateko zigorra beteta. Talde gorritxoa eta Espanyol oso parean aritu dira neurketako aurreneko minutuetan: Osasuna erasoan azkar jokatzen saiatu da, baina ezin izan du gol aukera argirik sortu.
27. minutuan, Espanyolek 0-1ekoa sartu du. Carlos Romerok egin du, areaz kanpotik, ezkerkada on baten bidez; jaurtiketa zutoinaren ondotik sartu da, eta Sergio Herrerak ezin izan du ezer egin. Osasuna berdintzear izan da, ia jarraian, baina Dimitrovicek Ruben Garciaren errematea gelditu du, eta Romerok atepetik atera du Lucas Torrok gertutik egindako jaurtiketa.
Romeroren gola (0-1)
Presio gogorra eginda, Espanyolen areara iristeko ahalegina eginez, Nafarroako taldeak jokoaren kontrola izan du atsedenaldira bitartean, baina ezin izan du nagusitasun hori baliatu gola sartzeko. Lehen zatia bukatuta, Osasunaren zaleak, Sadarren, berdeguneari begira zebiltzan, bai eta Levante-Mallorca eta Atletico Madril-Girona partidei ere (bietan, etxeko taldea 1-0 ari zen gailentzen).
Osasunak gola merezi zuen, eta berehala sartu du, bigarren zatian, 48. minutuan. Victor Muñozek sartu du; kataluniarrak area ertzean hartu du baloia, gogor jaurti eta Dimitrovicen sareetara bidali. 1-1ekoa zen, eta Sadarreko zaleek eztanda egin dute, pozarren.
Victor Muñozen gola (1-1)
Nolanahi ere, Espanyolek handik oso gutxira sartu du bigarren gola, lau minuturen buruan. Kike Garciak lortu du, taldekideek eskuinaldetik egindako erasoko jokaldi on bat baliatuta. Azken pasea Dolanek eman du; Kike Garciak, Osasunako jokalari ohia bera, ez du gola ospatu.
Kike Garciaren gola (1-2)
Raul Garcia de Haro, Iker Muñoz eta Moi Gomez zelairatu dira ordua beteta, berdinketaren bila. Korner batean, Budimirrek oso ondo errematatu du buruz, Dimitrovicen angelura, baina Espanyolen atezainak geldiketa bikaina egin dio kroaziarrari. Lisciren taldeak atzean sartu du Espanyol, baina ezin izan du beste gol bat sartu.
Sadar talde gorritxoa bultzatzen saiatzen ari zen, azken minutuetan. Osasuna erasoan zebilen bete-betean, erdiraketa arriskutsuak ari zen egiten, kornerrak ari ziren behartzen… Boyomok, luzapeneko minutuetan, oso gertu izan du 2-2koa, baina bigarren gola ez da iritsi, eta Osasunak ez du saririk izan.
Fitxa teknikoa
1 – Osasuna: Sergio Herrera; Rosier (Barja, 79. min), Boyomo, Catena, Bretones (Galan, 67. min); Moncayola (Moi Gomez, 58. min), Torro (Iker Muñoz, 58. min); Ruben Garcia (Raul, 58. min), Aimar, Victor Muñoz, Budimir.
2 – Espanyol: Dmitrovic; Omar, Riedel, Cabrera, Carlos Romero; Urko, Pol Lozano (Pickel, 64. min); Dolan, Edu Exposito (Calero, 64. min), Pere Milla; eta Kike Garcia (Roberto, 64. min).
Golak: Romero, 0-1 (27. min), Victor Muñoz, 1-1 (48. min), Kike Garcia, 1-2 (53. min).
Epailea: Miguel Angel Ortiz (Madril). Osasunako Iker Muñoz eta Espanyoleko Lozano eta Roca zigortu ditu, txartel horiak aterata.
Nabarmentzekoa: 21.186 zale izan dira Sadarren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Kikildu behar ez gaituen zerbait dela uste dut”
Luis Miguel Ramis Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina asmatze faltak nagusitasun horrek garaipena lortzea eragotzi du.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.
Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.
Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"
Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).