Guardiako Trofeoko Alaves vs Athletic, zuzenean, EITB Median
Alaves eta Athletic aurrez aurre izango dira gaur arratsaldean, Guardiako Hiribilduko XXIII. Trofeoari dagokion norgehiagokan, 19:00etatik aurrera. Hitzordua zuzenean izango da ikusgai, streamingez, eitb.eus atarian, eta telebistaz, ETB1en. Lehiaz gain, Oscar de Marcos Athleticeko jokalari ohia omenduko dute.
Babazorroen denboraldiaurreko lehen partida izango da, eta sarrera guztiak saldu dituzte. 'El Prao Oscar de Marcos' izena jarri dioten zelai berrian jokatuko dute. Futbolari arabarra Guardian jaioa da: iaz utzi zuen futbola, Alavesen eta Athleticen ibilbidea egin ostean.
Zuri-gorrientzat, berriz, prestaketa garai honetako bigarren neurketa izango da, Ponferradinaren kontrako lehen lagunartekoan nagusi izan eta gero. Gaurko, Nico Williams, Unai Simon, Dani Vivian, Maroan Sannadi eta Hugo Rincon jokatzeko moduan izan daitezke, haien selekzioekin aritu ondoren, beranduago hasi baitira lanean.
Zure interesekoa izan daiteke
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia