Nork irabaziko du San Mameseko derbia?
Zure interesekoa izan daiteke
Rino Matarazzo: “Harro nago, denontzat da, une oso berezia da”
EITBk Realeko entrenatzailea elkarrizketatu du, Errege Kopako finala amaituta; talde txuri-urdina txapelduna da, Cartujan Atletico Madril penalti jaurtiketetan menderatuta.
Unai Marrero: “Batzuetan ametsak egi bihurtzen dira eta nirea hau zen”
Unai Marrero Errege Kopako finaleko protagonistetako bat izan da. Atezainak “txikitako amets bat” bete duela esan digu eta hainbat gora behera medio borrokan jarraituko duela ere azpimarratu du. Gainera, esker hitzak izan ditu zale, lagun eta herriarekin.
Horrela jaso dute kopa Realeko jokalariek
Oyarzabalek jaso du Errege Kopako kopa. Ondoren, zelaira jaitsi eta taldekideekin batera altxatu eta ospatu dute Cartujako zelaian.
Errege Kopako finaleko penaltiak
Realak 3-4 irabazi dio, penaltietan, Atletiko Madrili Errege Kopa bereganatuz. Laugarren Kopa da talde txuri-urdinarentzat. Hemen penaltiak.
Reala txapeldun! Finaleko golak
Realak irabazi Errege Kopa Atletico Madrili, 2-2 berdindu eta penaltietara igarota. Barrenek sartu du lehen gola, 14.segundoan. Lookmanek bigarrena, Oyarzabalek, penaltiz, hirugarrena eta Julian Alvarezek laugarrena, 2-2ra eraman duena.
Uholde txuri-urdina, Realaren fan zonetik Cartujara
Sevillan batu diren Realeko milaka jarraitzaile kalejiran joan dira, Realeko fan zonetik Cartuja estadiora, Pellegrino Matarazzoren taldeak Kopa bereganatuko duela sinetsita.
Jon Uriartek Athleticeko presidente izaten jarraituko du, 2030era arte
Uriarte 2022tik 2026ra bitartean ere izan da klubeko lehendakaritzan. Athleticeko hauteskundeetan, hautagaitza bakarra aurkeztu da, Uriarte bera lider duena; hala, presidente moduan segituko du, hurrengo lau urteetarako., Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu duenez.
ARGAZKI-GALERIA: Giro ezin hobea Sevillako kaleetan, marea txuri-urdinaren uholdearekin
Atletico Madrilen eta Realaren arteko Errege Kopako finalaren aurreko orduek une ahaztezinak utzi dituzte, Realeko zaleen memoria kolektiboan denbora luzez iraungo dutenak. Galeria honek Sevillako kaleak erabat bereganatu dituen marea txuri-urdin ikusgarriaren adibide gisa balio du.
Sevilla eta Gipuzkoa osoa, Realarekin!
Realzaleek txuri-urdinez jantzi dute Sevilla, fan zonea itxi egin behar dute jendez lepo dagoelako; eta Gipuzkoan ere kolore txuri-urdina nonahi ikusten da.
Zein jokalari kenduko zenuke aurkariaren hamaikakotik?
Kopako final handia ate joka dago, eta giroa nabaria da kalean. Inkesta labur batean, zaleei galdetu diegu aurkariaren hamaikakotik zein jokalari kenduko luketen.