Osasunaren eta Athleticen arteko 18. jardunaldiko euskal derbia abenduaren 21ean jokatuko da, 18:30ean
2024-2025 EA Sports Ligako 18. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu dira. Jardunaldia abenduaren 20an hasi eta hilaren 22an bukatuko da. 2024ko azken neurketak jokatuko dira asteburu horretan.
Abenduaren 21ean, larunbatean, Osasunaren eta Athleticen arteko euskal derbia jokatuko da Sadarren, 18:30ean. Egun horretan, Realak Celtaren kontra jokatuko du, Balaidosen (Vigo), 16:15ean.
Biharamunean,abenduaren 22an, Alavesek Valentzia izango du aurkari, 14:00etan Mestallan jokatuko den partidan.
EA Sports Ligako 18. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Abenduak 20, ostirala:
Girona - Valladolid (21:00etan)
Abenduak 21, larunbata:
Getafe - Mallorca (14:00etan)
Celta - Reala (16:15ean)
Osasuna - Athletic Club (18:30ean)
Barcelona - Atletico Madril (21:00etan)
Abenduak 22, igandea:
Valentzia - Alaves (14:00etan)
Real Madril - Sevilla (16:15ean)
Leganes - Vila-real (18:30ean)
Las Palmas - Espanyol (18:30ean)
Betis - Rayo Vallecano (21:00etan)
Zure interesekoa izan daiteke
Valverde: "Athletic denboraldiko une erabakigarrian dago"
Athleticeko entrenatzaileak aitortu duenez, LaLigako sailkapenean duten egoera kontuan izanda (erdialdean, hamar taldeko multzoan ), eta bizirik Txapeldunen Ligan eta Errege Kopan, "denboraldiko une erabakigarrian" daude.
Matarazzo: "Partidu hauetan egin duguna errendimendua da, ez zortea"
Realeko entrenatzaileak Celtaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 21. jardunaldian. Bestalde, Gotiren irteeraz ere mintzatu da.
Alessio Lisci: "Raul oso gustuko dugu, eta zorionez ekarri ahal izan dugu"
Bestalde, Rayoren aurka "oldarkorra izan nahi duen Osasuna, partidan egon nahi duen taldea" ikusi nahi duela, adierazi du entrenatzaile erromatarrak.
Raul Moro: “Ondo jarraitzeko eta taldeari eta klubari laguntzeko zereginarekin nator”
Raul Morok 2031ra arte fitxatu du Osasunarekin. Ajaxeko jokalari ohiak prentsaurrekoa eman du Braulio Vazquezekin batera, eta bere ustez egon behar duen lekuan dagoela adierazi du.
Beñat Turrientes: “Oso pozik nago, dena ondo ari zait ateratzen”
Rino Matarazzok talde txuri-urdina hartu zuenetik, Realeko erdilaria jokalari onenetakoa ari da izaten. EITB beasaindarrarekin izan da.
Osasunak Raul Moro fitxatu du, 2031ra arte
Jokalari kataluniarra Ajax taldean aritu da denboraldi honetan, baina ia ez du jokatu. Iruñeko klubak bost milioi euro ordaindu ditu, eta futbolariaren etete klausula 50 milioikoa izango da.
Iago Herrerinek Kolonbiako Lehenengo Mailako Deportivo Pastorekin sinatu du
Herrerinek, 37 urtekoa bera, 2013tik 2021era Athleticen jokatu zuen, eta 119 partidatan 135 gol jaso zituen. Belgikako Charleroi izan du azken taldea.
Valverde: "Nahikoa arriskatu dugu eta ondo atera zaigu; ea San Mamesen lor dezakegun"
Ernesto Valverde Txapeldunen Ligan Atalantaren aurka lortutako garaipenaren ondoren agertu da prentsaurrekoan. Adierazi duenez, garaipena "izugarrizko poza" ekarri die klubari eta ingurukoei, eta Sporting CP taldearen aurka San Mamesen gau magikoa izatea espero du.
Unai Gomez: “Taldeak behar zuen garaipena, eta azkenean gure esku dago sailkapena”
Unai Gomez erdilaria pozik atera da Atalantaren aurkako partidaren ondoren. Beharrezko garaipena zuten Bergamokoa, eta eskerrak eman dizkie zaleei.
Atalanta eta Athleticen arteko Txapeldunen Ligako partidaren laburpena (2-3)
Athleticek 2-3 irabazi dio Atalantari Bergamon. Valverderen taldeak, asko sufritu ostean, Scamaccaren gola irauli dute Guruzeta, Serrano eta Navarroren golei esker.