Alemaniak eskuratu du brontzezko domina, Espainia penaltiz mendean hartuta
Alemaniako selekzioak bereganatu du Olinpiar Jokoetako brontzezko domina, Espainia 0-1 mendean hartuta. Alemaniarren gola Giulia Gwinnek sartu du, penaltiz, bigarren zatian. Partidaren luzapenean, epaileak Espainiaren aldeko penaltia adierazi du, baina Berger atezainak gelditu egin du Alexia Putellasen jaurtiketa.
Montse Tomeren taldeak lehen zatian oso ondo jokatu du, eta Alemaniako selekzioa baino gehiago izan da. Aukerarik onenak Espainiak izan ditu. Horren erakusgarri izan dira Tere Abelleirak egindako jaurtiketa ikusgarria -ezustean harrapatu ditu arerioak, erdiraketa espero baitzuten- eta Aita Bonmatik atsedenaldia baino lehen egindako beste bat. Bi kasuetan, baina, baloiak langa jo du.
Partida kontrolpean izan dute, baina erasoko jokoan ez dute asmatu, eta larrutik ordaindu dute gero. 62. minutuan, Cata Coll atezainak lurrera bota du Gwinn erdilari alemaniarra area barruan, eta epaileak penalti adierazi du. Gwinnek berak jaurti du penaltia, eta baloia sarera bidali du.
Espainia azkeneraino ahalegindu da partida berdintzen, baina ezinezkoa izan zaio Alemaniak defentsan eraiki duten horma zulatzea. 98. minutuan, epaileak beste penalti bat adierazi du; oraingoan, Espainiako selekzioaren aldekoa. Alexia Putellasek jaurti du, baina Berger atezainak baloia gelditu du. Hortxe amaitu da partida.
Horrenbestez, Bibiane Schulze Solano Athleticeko futbolariaren taldeak eskuratu du brontzea; Irene Paredes, Oihane Hernandez, Elene Lete eta Lucia Garcia euskal herritarrek, berriz, diploma olinpikoa lortu dute. Espainiako emakumeen futbol selekzioak lehen aldiz hartu du parte olinpiar joko batzuetan.
FITXA TEKNIKOA
1- Alemania: Berger; Linder, Hegering, Hendrich, Rauch; Gwinn (Doorsun, 96. min), Popp, Minge, Buhl (Schueller, 46. min); Brand eta Nusken.
2- Espainia: Coll; Oihane Hernandez (Carmona, 72. min), Aleixandri, Codina (Garcia, 85. min), Batlle; Bonmati, Abelleira (Guijarro, 85. min), Putellas; Del Castillo (Caldentey, 72. min), Hermoso eta Paralluelo.
Golak: 1-0, 65. minutua. Gwinnek, penaltiz.
Epailea: Katia Garcia Mendoza (Mexiko). Txartel horia atera dio Cata Colli (65. min).
Estadioa: Lyongo Groupama Estadioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Pablo Marinek gihar lesioa du
Jokalari errioxarrak eskuineko iskiotibialetan du lesioa. Hala, denboraldiaurrean lesioren bat duen lehenengo futbolaria da, talde txuri-urdinean.
Spartak Moskuk Victor Parada atzelari babazorroa erosi du
Horrela, atzelari madrildarra Juan Carlos Carcedok, Gasteizen trebatutako entrenatzaile errioxarrak, zuzentzen duen talde errusiarrean arituko da datorren denboralditik aurrera.
Igor Zubeldia: “Txapelketa asko ditugu denboraldian zehar; helburua da denetan lehiakorrak izatea”
Atzelariak, Zubietan, asteartean, hedabideen aurrean hitz egin du. Zubeldiak, denboraldiaren gainean zer espero duen galdetu diotenean, zehaztu du asmoa duela “ahalik eta partida gehienetan eskuragarri izatea” Rino Matarazzo entrenatzailearentzat.
Pablo Ibañez: “Gol gehiago egin nahi ditut, asistentzia gehiago eman eta aurkariaren area gehiagotan zapaldu"
Erdilari nafarrak hau esan du prentsaurrekoan: "Iazko arantzatxo hori atera nahi dut, eta aurten helburua hori da".
Yorladiz Diaz aurrelaria eta Kim Shinji erdilaria, Alavesen jokalari berriak
Yorladiz Diaz, 30 urtekoa bera, Cacereñotik iritsi da Alavesera; Kim Shinjik, ordea, 22 urte ditu, eta Erromak utzita heldu da Gasteizera.
Alaves-Getafe partida, abuztuaren 15ean, 19:30ean, 2026-2027ko EA Sports Ligako lehenengoa
Ligak txapelketako aurreneko hiru jardunaldietako ordutegien berri eman du; abuztuko bigarren hamabostaldian jokatuko dituzte hiru jardunaldi horiek. Osasuna Celtaren zelaian hasiko da, abuztuaren 16an, igandez, 21:30ean; Realak bigarren jardunaldian jokatuko du aurreneko partida, Betisen zelaian, abuztuaren 21ean, ostiralez, 21:00etan; eta Athleticek ere bigarren jardunaldian izango du lehen norgehiagoka, San Mamesen, Sevilla aurkari, abuztuaren 22an, larunbatez, 17:00etan.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.
Amaya Garcia atzelariak Alavesen jokatuko du 2026-2027 denboraldian, Real Madrilek utzita
Futbolariak, 19 urtekoa bera, 19 urtetik beherakoen Europako Txapelketa irabazi berri du, Espainiako selekzioarekin. Erdiko ezker atzelari aritzen da.
Nico Serranok gihar-lesio arina du, eta ez da taldekideekin aritu
Jokalari nafarrak ezker hankako zuzen femorala du minduta.
Nerea Sanchez, Eibarko jokalari berria
Talde armaginak 2028ra arteko kontratua sinatu du erdilariarekin.