Espainiako Futbol Federazioa ere pertsonatu egingo da Negreira auzian
Espainiako Futbol Federazioak (EFF) Negreira auziko prozeduran parte hartuko duela iragarri du, "Bartzelonako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak Jose Maria Enriquez Negreira Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteorde ohiari Bartzelona taldeak egindako ordainketengatik Fiskaltzak jarritako salaketa tramitera onartu ondoren".
EFFk ohar ofizial batean jakinarazi duenez, "UEFAko Osotasun zuzendariari bidali dizkio Federazioaren Osotasun Sailaren txostena, bai eta idazkiaren euskarri den dokumentazio guztia ere".
EFFren esanetan, hasiera-hasieratik ari da lankidetzan agintari eskudunekin "egungo kudeaketa taldea baino lehenagokoak diren gertakari horiei buruzko ikerketa ahalik eta gehien errazteko".
Aipatu oharrak jasotzen duenez, EFFk UEFAri jakinarazi dio auzi honetan "parte hartuko" duela. Era berean, adierazten du Osotasun Sailak egindako txostena Kirol Kontseilu Gorenari helarazi zaiola, eta kopia bana bidali zaiela Bartzelonari eta Epaileen Batzorde Teknikoari".
Federazioak berretsi du "konpromiso eztabaidaezina" duela auziarekin lotuta; hori frogatzeko, gogora ekarri du barne ikerketa abiatu zuela "auziaren berri izan bezain laster".
Espainiako Futbol Federazioak nabarmendu du "une oro laguntza emateko prest" dagoela. Asmoa da "amaieraraino" iristea, eta, halaber, eskatu du "behar den eta gomendagarria den lasaitasuna", epaileen kolektiboarekiko sortutako amorru giroa baretzeko".
Federazioak eskertu egin du epaileak Epaileen Batzorde Teknikoaren inguruan batuta egotea; izan ere, Batzordeak Bildu egiten ditu "futbol profesionalean egun lanean dabiltzan epaile guztiak".
Zure interesekoa izan daiteke
Rayok ezin izango du Vallecasen jokatu, Madrilgo Gobernuak bere kontzesioa bertan behera utzi ostean
"Segurtasun gabezia larriak" argudiatu ditu Madrilgo Gobernuak. Rayo Vallecano "harrituta" azaldu da Kultura, Turismo eta Kirol Kontseilaritzaren erabakiarekin. Javier Tebas LaLigako presidenteak ziurtatu duenez, Rayok beste futbol-zelai bat du jadanik, baina ez du zehaztu zein. Bestalde, Tebasek ez du zalantzan jarri Madrilgo Gobernuaren erabakia.
Alavesen jokalariak “etsita eta haserre" daude klubaren kudeaketarekin, igoera-saria dela eta
Jokalariek Futpro elkartearen bidez azaldu dute euren jarrera. Gainera, argitu dute oharrarekin ez dutela "liskarrik sortzea" bilatzen, "egoera nola bideratu den ikusita" euren etsipena agertu baizik.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Carlos Fernandezek Oviedon jokatuko duela iragarri du Realak
Donostiara heldu eta hilabete gutxira belauneko lesio larri batek markatutako bost denboraldi eta erdi igaro ostean, aurrelari andaluziarra Asturiasko taldera joango da Realarekin 59 partida jokatu eta 5 gol sartu eta gero.
Osasunak garaipena lortu du Racingen aurka udako lehen lagunartekoan (2-0)
Luis Miguel Ramisen Osasuna abian da. Talde gorritxoak Racingen aurka jokatu du Mendigorrian, eta uda honetako lehen garaipena lortu du, 2-0 gailendu baita. Golegileak Raul Garcia de Haro (56. min) eta Iker Muñoz (87. min) izan dira.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.