Negreira auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak eskatu du Ernesto Valverdek lekuko gisa testigatzea Negreira auzian

Fiskalak nahi du baieztatzea ala ezeztatzea ea, bera Bartzelonan entrenatzaile zegoela, klubak jasotzen ote zituen Enriquez Negreira Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteordeak egindako txostenak, epaileen profilen gainekoak. Fiskaltzak Luis Enriquek ere testigatzea nahi du.
Ernesto Valverde, San Mamesen. Argazkia: EFE.
Ernesto Valverde, San Mamesen. Argazkia: EFE.

Fiskaltzak eskatu du Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak, 2017tik 2020ra bitartean Bartzelonako entrenatzailea bera, lekuko gisa testigatzea Negreira auzian. Horren helburua da Valverdek baieztatzea ala ezeztatzea ea, bera Bartzelonan entrenatzaile zegoela, klubak jasotzen ote zituen Jose Maria Enriquez Negreira Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteordeak egindako txostenak, epaileen profilen gainekoak. Fiskaltzak Luis Enriquek ere testigatzea nahi du; izan ere, azken hori 2014tik 2017ra arteko epean izan zen Bartzelonako entrenatzailea.

Duela egun batzuk, Ernesto Valverdek adierazi zuen, prentsaurrekoan, ez zuela txosten horien berri, eta ez zituela eskuratu Bartzelonako entrenatzaile zebilela. Luis Enriquek, aldiz, ez du ezer esan auzi horretaz.

Zure interesekoa izan daiteke

LEZAMA (BIZKAIA), 12/01/2026.- El entrenador del Athletic de Bilbao, Ernesto Valverde, ha ofrecido este lunes una rueda de prensa previa a la eliminatoria de octavos de final de la Copa del Rey del martes ante la Cultural Leonesa en el Reino de León. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Valverde Zigandari buruz: "Pertsona batzuekin lotura berezia duzu, eta nik berarekin horixe daukat"

"Zelaian genuen jokatzen genuenean eta kanpoan ere bai. Baina horrek ez du kentzen bihar elkar ikusi nahi ez izatea", esan du entrenatzaile zuri-gorriak txantxetan. Bestalde, Valverdek ohartarazi du Cultural Leonesaren aurkako Errege Kopako kanporaketari aurre egiteko "modu bakarra indartsu zelairatzea" dela, Bartzelonaren aurkako Superkopan jasotako jipoiaren "presioari" aurre eginez. Azkenik, adierazi du oraindik ez duela klubeko arduradunekin hitz egin bere etorkizunari buruz.

Iñaki Williams rueda de prensa previa semifinal Supercopa de España frente al Barcelona
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iñaki Williams: "Agian hitzak ez ziren egokiak izan, baina ez naiz damutzen"

"Ikusitakoa ikusita, naturala izatea eta gauzak norberak pentsatzen duen bezala esatea... askotan kontu pixka bat izan behar da, baina egia da gure zaleentzat gogaikarria dela. Agian formak ez ziren zuzenak izan, baina ziurrenik bihar etxetik kanpo jokatzea bezala izango da, jarraitzaile asko izango ez ditugulako", deitoratu du aurrelari zuri-gorriak. Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea, ostera, pragmatikoago azaldu da berriro. "Pozik gaude hemen", esan du. Hala ere, "beste formato batekin, gure publikoarekin, aukera gehiago izango genituzke", onartu du prestatzaile zuri-gorriak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X