Fiskaltzak Bartzelona eta Bartomeu presidente ohia salatuko ditu Negreirari egindako ordainketengatik
Fiskaltzak salaketa aurkeztuko du Josep Maria Bartomeu Bartzelonako presidente ohiaren eta klubaren aurka, azken hori pertsona juridiko gisa hartuta, Jose Maria Enriquez Negreira epaileen agintari ohiari egindako milioi askoko ordainketengatik. El Pais egunkariak aurreratu duenez eta EFE agentziari iturri juridikoek baieztatu diotenez, salaketa hemendik gutxira aurkeztuko dute Bartzelonako Epaitegietan, eta negozioetan egindako ustelkeria delitua egotziko die klubari eta presidente ohiari. Bitartean, Joan Laporta Bartzelonako egungo presidenteak berretsi du klubak "inoiz ez" duela epailerik erosi, eta hori egiteko asmorik ere ez duela izan, eta Espainiako Gobernuak aztertuko du prozeduran azalduko den.
Bartzelonako Fiskaltza duela ia urtebete hasi zen ikertzen Negreirak ustez, enpresa baten bidez, jasotako ordainketak; hain zuzen, Bartzelonak ia zazpi milioi eman omen zizkion klubari ahozko laguntza emateagatik. Fiskaltzak salaketaren zirriborroa idatzi du, eta Estatuko Fiskaltza Nagusia ari da berrikusten; salaketak jasotzen duen akusazioa da negozioetan egindako ustelkeria, modu jarraituan.
Ministerio Publikoak 2022ko maiatzetik zituen zabalik izapideak (Espainiako Poliziak hartu zituen bere gain izapide horiek) Negreiraren enpresak egindako ustezko irregulartasun fiskalengatik. Horrek agerian utzi zituen Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteorde ohiak jasotako milioi askoko ordainketak.
Fiskaltzak Bartzelonako Epaitegietan aurkeztuko du salaketa. Ezin da baztertu, baina, auzia Bartzelonako 1. Instrukzioko Epaitegiak hartzea; izan ere, epaitegi horrek, aurreko astean, Estrada Fernandez VAReko epaileak aurkeztutako kereila jaso zuen. Kereila hori ez dute, oraindik, tramitera onartu.
Horren harira, Joan Laporta Bartzelonako egungo presidenteak berretsi du bere klubak ez duela "inoiz" epailerik "erosi", eta, horrez gain, sekula ez duela hori egiteko asmorik izan. Gogora ekarri duenez, laster deituko du prentsaurrekoa, Negreira auziaren gaineko azalpenak emate aldera.
Halaber, Miquel Iceta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol ministroak ziurtatu du Espainiako Estatuko Gobernuak erabaki egingo duela ea komenigarria den azaltzea prozeduran; erabakia Fiskaltzak jarduketak amaituta hartuko du, auziaren gaineko akusazioa gauzatuta hain zuzen ere. Testuinguru horretan bertan, Pilar Llop Espainiako Justizia ministroak aldeztu du "zero tolerantzia" egotea ustelkeriarekin, "edozein arlotan; kirol arloan ere, noski, gertatuz gero".
Zure interesekoa izan daiteke
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Imanol Alguacil, Olympiakoseko entrenatzaile berria
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde greziarraren agintea hartu du Jose Luis Mendilibarren irteeraren ostean.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.