Alavesek eta Osasunak jaitsiera postuetatik aldentzea dute helburu
Alavesek eta Osasunak Ligako 25. jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute larunbat honetan Mendizorrotzan, 18:30ean. Garaipena lortu eta jaitsiera postuetatik aldentzea izango dute helburu bi taldeek.
Abelardo Fernandez Alaveseko entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Ximo Navarro eta Rodrigo Battaglia. Bestalde, ez dago argi Ruben Duartek parte hartuko duen; dena dela, ziurtatuta dago ez duela hasieratik jokatuko.
Osasunarentzat ere neurketa garrantzitsua izango da Alavesen aurkakoa. Jagoba Arrasate talde gorritxoko entrenatzaileak adierazi duenez, "garaipena lortzea salbazioa lortzeko aurrerapausoa ematea da". Aridane eta Jony jokatzeko prest daude, baina Darko Brasanacek derbia galduko du.
Ustezko hamaikakoak:
Alaves: Pacheco; Ximo, Lejeune, Tachi, Martin; Edgar Mendez, Manu Garcia, Tomas Pina, Rioja; Lucas eta Joselu.
Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz; Kike Barja, Moncayola, Torro, Ruben Garcia; Calleri eta Budimir.
Epailea: Sanchez Martinez.
Zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 18:30ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)