Realak eta Osasunak berdindu egin dute urteko lehendabiziko derbian (1-1)
Realak eta Osasunak bat eta bat (1-1) berdindu dute Real-Arenan jokatutako neurketa parekatuan. Donostiarrek partida irabazteko aukera gehiago izan badituzte ere, azkenerako puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute, eta horrek Atletico eta Real Madrilengandik urruntzea ekarri die. Gorritxoek, bestalde, irabazi ezinda jarraitzen dute Donostian 2005etik, eta gaur eskuratutako puntuak ez die balio jaitsiera postuak atzean uzteko.
Jagoba Arrasateren taldea Jonathan Calleri argentinarraren bidez aurreratu da lehen zatian, etxekoen defentsaren akatsa baliatuta. Lehen zati horretako luzapenean, epaileak Porturen gol bat baliogabetu du jokoz kanpo egoteagatik, eta dena geratu da erabaki gabe bigarren zatirako.
Realak atsedenalditik bueltatu eta berehala orekatu du markagailua, Ander Barrenetxeari esker. Hortik aurrera, denbora kontua zirudien etxekoen aldeko bigarren gola iristea, Osasuna bere zelaian sartuta baitzegoen, baina txuri-urdinen aurrelariek ez dute euren egunik onena izan, eta Jon Bautista, etxekoen aukera onenean, ez da asmatzeko gai izan.
Fitxa teknikoa:
1 - Real Sociedad: Remiro; Zubeldia, Sagnan, Le Normand, Muñoz; Guevara (Zubimendi, 78. min), Merino, Portu (Guridi, 66. min); Barrenetxea (Gorosabel, 78. min), Oyarzabal (Merquelanz, 66. min) eta Willian José (Jon Bautista, 60. min).
1 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David García, Juan Cruz; Moncayola, Iñigo Pérez, Kike Barja (Jony, 67. min); Rubén García (Torres, 67. min), Javi Martínez (Roncaglia, 85. min) eta Calleri (Budidmir, 77. min).
Epailea: Pizarro Gómez. Txartel horiak: Zubeldia (Reala) eta Roncaglia (Osasuna).
Golak: 0-1, 20. min: Calleri. 1-1, 46. min: Barrenetxea.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek markagailua irauli du Malagaren aurka, arnasa hartzen jarraitzeko (2-1)
Txuri-urdinen bigarren taldeak aurrerapauso garrantzitsua eman du sailkapenean, etxean aurkari zuzen bat mendean hartuta, alternatiba askoko duelu estu batean.
Nico Williams baja izango da datozen jardunaldietan; Jauregizarren lesioa, berriz, ez da larria
Talde zuri-gorriak argitaratutako mediku-txostenaren arabera, Williamsek kanpoko espezialista batekin landuko du pubalgia. Jauregizarren kasuan, berriz, egindako probekin ikusi dute ez duela lesio larririk, ez belauneko lotailuan, ezta meniskoan ere.
Valverde: "Nico ez dago % 100ean, eta hori arazo bat da berarentzat eta guretzat"
Athleticeko entrenatzaileak Williams anai txikiak dituen arazo fisikoei buruz hitz egin du.
Oihan Sancet: "Badakigu hiru puntuak lortzea zein zaila den eta oso pozik gaude"
Valverderen taldeak Oviedoren etxean lortutako garaipen garrantzitsua izan du hizpide Athleticeko jokalariak (1-2).
Athleticek markagailua irauli du Oviedoren aurka, eta Ligan gora begira jarri da (1-2)
Ilyas Chairak Asturiasko taldea aurreratu du lehenengo zatian; bigarrenean, Athleticek hobera egin du, Mikel Jauregizarrek gol ederra sartu du 1-1ekoa jartzeko, eta Oihan Sancetek, penaltiz, 1-2koa egin du. Jauregizar lesionatu egin da gola sartu duen jokaldian.
Oguiza: "Astean zehar partida asko izan ditugu, eta hori azkenean igarri egiten da"
Irene Oguiza Athleticeko jokalariaren adierazpenak, F Ligako 20. jardunaldiko Realaren aurkako derbia 0-2 galdu ondoren.
Egiguren: "Taldea oso gustura dago, egiten ari garen lana erakusten ari gara astuburuetan"
Intza Egiguren Realeko jokalariaren adierazpenak, F Ligako 20. jardunaldiko Athleticen aurkako derbia 0-2 amaitu ondoren.
Oyarzabal: “Uste dut ez dugula gure partidarik onena egin, baina honek ezin du aurreko guztia kendu”
Realeko kapitainak txuri-urdinen gola egin du Real Madrilen aurka Bernabeun, baina Rino Matarazzoren gizonek 4-1 galdu dute.
F Liga: Athletic vs Real Sociedad, zuzenean
Ikusi zuzenean Athletic Cluben eta Realaren arteko F Ligako 20. jardunaldiari dagokion euskal derbia, igande honetan, otsailaren 15ean, 12:00etatik aurrera, Lezamatik.
Almeydaren eta epailearen arteko liskarra Sevilla-Alaves partidan
Iosu Galech Apezteguia epaile nafarrak Sevillako entrenatzailea kanporatu du behin eta berriz protesta egiteagatik. Entrenatzaileak ez dio jaramonik egin zelaia uzteko aginduari, eta epaileak 4 minutuz gelditu behar izan du partida, Almeydak azalpenak eskatzeari utzi eta berdegunetik alde egin duen arte.