EIBAR - BURGOS (3-0)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarrek bolada txarra eten du Burgos 3-0 garaituta

Jon Guruzetak ireki du markagailua, Jon Magunazelaiak sartu du bigarren gola, eta Javier Martónek sartu du 3-0ekoa.

Eibar-Burgos

SD Eibarreko jokalariak Guruzetaren gola ospatzen. Irudia: SD Eibar

SD Eibarrek hiru puntuak eskuratu ditu Burgos CFren aurka Ipuruan (3-0). Jokin Arambarriren taldeak bi goleko aldea lortu dute atsedenaldiaren aurretik eta errenta handitu dute bigarren zatiaren hasieran.

Partidaren laburpena

7. minutuan iritsi da lehen kolpea. Jon Guruzetak, Madaren asistentzia aprobetxatu du area barrutik egindako erremate huts batekin partidako lehen gola egiteko.

1-0: Guruzetaren gola

Bigarren gola, 38. minutuan iritsi da. Oier Luengok defentsan egindako akats baten ondorioz, baloia Jon Magunazelaiaren alde geratu eta Burgosko atezaina gainditu du.

2-0: Magunazelaiaren gola

Bigarren zatia ekintza polemiko batekin hasi da. 48. minutuan, Ignasi Vilarrasak txartel horia jaso du, hasiera batean, Javi Martoni egindako ekintzagatik. VARa berrikusi ondoren, epaileak erabakia aldatu du eta txartel gorria atera dio Burgoseko jokalariari.

Vilarrasaren txartel gorria

Eibarrek berehala sartu du hirugarren gola. Javi Martonek area barrutik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin lortu du hori. Aurrelari nafarrak 3-0ekoarekin itxi du partida. SD Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du, sei jardunaldiren ondoren.

3-0: Martonen gola

Publizitatea
X
Publizitatea
X