Bigarren B Mailara igotzeko Fase Gehigarriko partidak, bertan behera
Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi duenez, Bigarren B Mailara igotzeko Fase Gehigarriko partidak bertan behera geratu dira, kanporaketa hauetan parte hartzen zuen Marino taldean COVID-19agatik positiboak atzeman ostean.
Federazioak azladu duenez, Lealtad, Alcoyano, Marino eta Linares taldeei egindako hasierako testen emaitzak negatiboak izan ziren, eta horregatik bidaiatu zuten Madrilera. Marinok, uztailak 30ean (osteguna) egin zituen testak, eta Federazioak uztailaren 31n (ostirala) jakinarazi zion emaitza guztiak negatiboak izan zirela. Ondorioz, Las Rozaseko Futbolaren Hirira arte joan ziren.
Hala ere, larunbat honetan emaitza positiboak atzeman dituzte Marino taldeko jokalari batzuei egindako testetan, eta Espainiako Futbol Federazioak horren berri eman die Madrilgo erkidegoko osasun-agintariei, Espainiako Gobernuari eta Madrilgo Gobernuari.
COVID-19agatik positiboak atzeman ostean, Espainiako Futbol Federazioak erabaki du bertan behera uztea larunbat honetarako (abuztuak 1) aurreikusita zegoen Lealtad - Alcoyano partida eta igandean (abuztuak 2) jokatu beharreko Marino - Linares neurketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Edin Terzic: “2024ko Kopako finalaren osteko irudiak ikusteak egin zuen nik onartzea Athleticen egotea”
Asteazkeneko Kopako partidak bertan behera, Toledon izandako tren-istripuagatik
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatu ondoren: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia