Messi, Ronaldo eta Van Dijk, UEFAko urteko jokalariaren saria jasotzeko hautagaiak
Leo Messi argentinarra, Cristiano Ronaldo portugaldarra eta Virgil van Dijk herbeheretarra dira UEFAko urteko jokalariaren saria irabazteko hautagaiak. Irabazlea abuztuaren 29an iragarriko dute, Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketaren atarian.
Messi Txapeldunen Ligako golegile nagusia izan da aurten, 12 gol eginda, eta Espainiako Ligako txapelduna. Hamargarren titulua irabazi du Bartzelonarekin, eta 36 gol egin ditu guztira.
Ronaldo Nazioen Ligako azken faseko golegile nagusia izan da, eta, horrez gain, txapelketa irabazi du bere selekzioarekin. Italian, Liga irabazi du Juventus taldearekin.
Van Dijki dagokionez, herbeheretarra Txapeldunen Ligako finaleko jokalari onena izendatu dute. Gainera, finala horren taldeak irabazi zuen, Liverpoolek.
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)