Munduko Kopako multzoetako fasearen azken jardunaldia hastear dago
2019ko Munduko Kopako multzoetako fasearen azken jardunaldia jokatuko da aste honetan.
A MULTZOA
Frantziako selekzioa da multzo honetako liderra 6 punturekin, jokatutako bi partidak irabazi eta gero. Norvegia eta Nigeriak bigarren postua lehiatuko dute azkenengo jardunaldian, Hego Korea eta Frantziaren aurka.
B MULTZOA
Alemania multzoko sailkapen burua da ere, bi garaipenekin. Espainiak, aldiz, garaipena edo berdinketa behar du Munduko Kopako final-zortzirenetara sailkatzeko.
Galduz gero, txapelketako partida guztiak jokatu arte itxaron beharko du, hirugarren sailkatutako talderik hoberenen artean sartzen bada ikusteko.
C MULTZOA
Italia, liderra, final-zortzirenak jokatzeko sailkatuta dago jada.
Brasilek, Australiaren aurkako partida galdu ostean (3-2), azkenengo jardunaldian jokatuko du sailkapena, australiarrekin batera.
D MULTZOA
Ingalaterrako selekzioak ere hurrengo kanporaketarako sailkapena ziurtatuta du.
Argentina hirugarren dago sailkatuta, puntu bakarra irabazi ostean. Hala ere, final-zortzirenetan izateko aukerak baditu, nahiz eta Japoniak 4 puntu izan.
E MULTZOA
Herbehereak eta Kanada, Kamerun (3-1) eta Zeelanda Berria (2-0) garaitu ostean, hurrengo kanporaketarako sailkatuta daude.
Bi selekzioek lehenengo postua jokatuko dute ostegunean, Stade Auguste-Delaunen. Kamerun eta Zeelanda Berria, aldiz, lehenengo hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira, eta Munduko Kopako hirugarren sailkatutako talderik hoberen artean sartzea izango dute helburu.¿
F MULTZOA
Estatu Batuak eta Suedia, Txile (3-0) eta Thailandia (5-1) irabazita, final-zortzirenetarako sailkatuta daude jada.
Ostegunean multzoko lidergoa jokoan izango dute bi taldeek. Estatu Batuak berdinketa edo garaipena behar du lehenengo postua eskuratzeko.
| Multzoetako hirugarren jardunaldia | ||
| Astelehena, ekainak 17 | ||
| Hegoafrika vs Alemania | 18:00 | |
| Txina vs Espainia | 19:00 | |
| Nigeria vs Frantzia | 21:00 | |
| Hego Korea vs Norvegia | 21:00 | |
| Asteartea, ekainak 18 | ||
| Jamaika vs Australia | 21:00 | |
| Italia vs Brasil | 21:00 | |
| Asteazkena, ekainak 19 | ||
| Japonia vs Ingalaterra | 21:00 | |
| Eskozia vs Argentina | 21:00 | |
| Osteguna, ekainak 20 | ||
| Herbehereak vs Kanada | 18:00 | |
| Kamerun vs Zeelanda Berria | 18:00 | |
| Suedia vs Estatu Batuak | 21:00 | |
| Thailandia vs Txile | 21:00 | |