2019ko Munduko Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herbehereetako selekzioak garaipena lortu du Zeelanda Berriaren aurka, luzapenean

Roordek neurketako 92. minutuan sartu duen golari esker lortu du garaipena selekzio europarrak, E multzoko lehen jardunaldiko partidan.
Herbehereak. Argazkia: EFE
Herbehereetako jokalariak, Zeelanda Berriaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Herbehereetako selekzioak garaipena lortu du Zeelanda Berriaren aurka (1-0) 2019ko Munduko Txapelketako E multzoko lehen jardunaldiko partidan. Ondorioz, multzoko lehen postuan da Kanadarekin berdinduta. Kamerunek eta Zeelanda Berriak ez dute punturik eskuratu oraindik.

Lehen zatian nagusi izan da Herbehereetako selekzioa, baina ez du gola sartzerik lortu. Bigarrenean, Zeelanda Berria sendo ibili da defentsako lanean, baina Jill Roordek gola sartu du 92. minutuan, eta garaipena eman dio bere selekzioari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X