Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Cadizek Gaizka Garitano euskal entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du, nahiz eta klubak oraindik ez duen ofizialki konfirmatu.
Andaluziako taldeak bolada txarrean eman ditu azken asteak, zortzi jardunaldi jarraian irabazi gabe, azken 24etatik puntu bat eskuratuz, eta Hypermotion Ligako 16. postuan dabil.
Zaragoza azken sailkatuaren aurkako porrotaren ostean, klubak Derioko entrenatzailea kargugabetzea erabaki du.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Idiakez, Cadizen entrenatzaile berria, denboraldiaren amaierara arte
Entrenatzaile gipuzkoarrak talde andaluziarrak Hypermotion Ligan jarrai dezan ailegatu da; Cadizek hiru puntura ditu jaitsiera postuak.
Eibarrek Sanse menderatu du Anoetan, Hypermotion Ligako derbian (0-1)
Anaitz Arbillak, laugarren minutuan, Beñat San Joseren taldeari garaipena eman dion gola sartu du. Bigarren zatian, Dani Diazek penalti bat kanpora jaurti du, eta Sansek ezin izan du berdinketa lortu.
Huescak kargutik kendu du Jon Perez ‘‘Bolo’’ bizkaitarra
Zuzendaritzak erabakia hartu du taldeak azkeneko hilabeteetan izandako bolada txarrari buelta emateko beharrezko pauso moduan, Huesca jaitsierako postuetan baita.
Hypermotion Ligako Sanse-Eibar derbia apirilaren 2an jokatuko dute, Anoetan
Astean zehar jokatuko da Hypermotion Ligako 33. jardunaldia. Derbia 20:00etan hasiko da.
Cultural Leonesak kargutik kendu du Ziganda
Entrenatzaile nafarrak agur esan dio Leoneko taldeari 20 jardunalditan sei garaipen eta zazpi berdinketa lortu ostean, azkena Leganesen zelaian (1-1).
Igor Oca basauriarra Leganeseko entrenatzailea izango da denboraldia amaitu arte
Hasiera batean bitarteko gisa iritsi zen lehen taldeko aulkira, abenduaren hasieran kargutik kendu zuten Paco Lopezen ordez. 44 urteko entrenatzailea joan den udan heldu zen talde madrildarrera, Sestao River taldetik, bigarren taldea zuzentzeko.
Ibai Gomezek ez du Andorra entrenatzen jarraituko
Gaur egun, taldea jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago, eta zortzi partida daramatza irabazi gabe. Gomezek iazko udan egin zuen bat Andorrako lantaltaldearekin.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 14. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.