Euskal taldeen aurkariak igoera faseko bigarren kanporaketetan
Astelehen honetan egin da Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako bigarren kanporaketen zozketa Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen Futbolaren Hirian eta lehian jarraitzen duten bost euskal taldeek, euren aurkariak ezagutu dituzte.
Alaves Bk Cadiz B izango du aurkari eta Arabako taldeak etxean jokatuko du joaneko partida. Portugaletek Plasenciaren aurka jokatuko du, eta itzuliko partida etxean, La Floridan, jokatuko du. Cultural Durangok Alcalaren aurka jokatuko du, itzuliko neurketa etxean jokatuko duelarik. Mutilverak Salmantino izango du aurkari eta Mutilvan izango da itzuliko norgehiagoka. Azkenik, Atletico Ciboneroren aurkaria Yeclano izango da, eta joaneko neurketa jokatuko da Nafarroan.
Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako bigarren kanporaketak:
Deportivo Alaves B - Cadiz CF B
UP Plasencia - Club Portugalete
UD Ibiza-Eivissa - Getafe CF B
Orihuela CF - AD Ceuta FC
UD San Fernando - SD Borja
Naxara CD - UP Langreo
UD Socuellamos CF - CP Cacereño
CD Castellon - UE Sant Andreu
UM Escobedo - CP Villarrobledo
Arandina CF - UD Almeria B
RSD Alcala - SCD Durango
Terrassa Olimpica 2010 - SD Compostela
CF Salmantino - UD Mutilvera
SD Tarazona - Unionistas de Salamanca CF
Atletico Sanluqueño CF - RCD Mallorca B
Club Atletico Cirbonero - Yeclano Deportivo
SD Ejea - CD Tenerife B
Racing Club Villalbes - Atletico Levante UD
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Martin: “Derbiak desberdinak dira, emozioa eta sentimendua dago, beraz, denarekin goaz”
Edin Terzic: “2024ko Kopako finalaren osteko irudiak ikusteak eragin zuen nik onartzea Athleticen egotea”
Asteazkeneko Kopako partidak bertan behera, Toledon izandako tren-istripuagatik
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatu ondoren: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia