Ernesto Valverde da Bartzelonako entrenatzaile berria
Josep Maria Bartomeu Bartzelona taldeko presidenteak astelehen honetan jakinarazi du Ernesto Valverde izango dela Barçaren entrenatzailea datorren denboraldirako.
Azken lau denboraldiak Athletic zuzendu ostean iritsiko da Valverde Bartzelonara. 'Txingurri'k Europan sartu du talde zuri-gorria azken lau urteetan eta Supekopako titulua ere eskuratu zuen 2015ean. Bartzelonari irabazi zion hain zuzen 2015eko Superkopa.
Orain, jokari gisa bi urte (1988tik 1990era) eman zituen klubera itzuliko da Extremadurako entrenatzailea. Athletic bi etapatan zuzendu zuen (2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra), Espanyol (2006-2008), Olympiacos bi etapatan (2008-2009 eta 2010etik 2012raino), Vila-real (2009-2010) eta Valentzia (2012-2013) taldeak entrenatu ditu. Orain, Bartzelona gehitu zaio zuzendu dituen taldeen zerrenadari.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatuta: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia