Realak eta Osasunak irabazi, Athleticek berdinketa eta Alavesek galdu
Leioako lagunartekoa, Athletic eta Sportingen artekoa, berdinketan bukatu da. Burguik egin du lehenengo gola, penaltiz, Yerai gailenduta, eta Iñaki Williamsek markagailua berdindu du 80. minutuan.
Denboraldi-aurreko hirugarren berdinketa da jokatutako hiru partidetan, Huescaren eta Girondins Bordeleren kontra lortutakoen ostean. Ernesto Valverdek norgehiagoka aprobetxatu du gazteei minutuak emateko.
Lehenengo minutuetan nagusi izan dira zurigorriak, baina lehen gola Sportingentzat izan da. Guillermo saiatu egin da gero, eta bigarren zatia hobetu da Athletic. 80. minutuan, Williamsek berdinketa egin du.
FITXA TEKNIKOA
Athletic: Iraizoz; Yeray, Etxeita, Oscar Gil; Vesga; Eraso, Mikel Rico, Elustondo, Saborit; Viguera eta Guillermo. 60. minututik aurrera: Boveda, Susaeta, Williams, Aurtenetxe, Beñat, Iturraspe, Muniain, Lekue, Balenziaga eta Sabin Merino.
Sporting: Cuellar; Cifre, Mere, Víctor Ruiz, Isma Lopez; Mera, Moi Gomez, Nacho Mendez, Burgui; Jaime eta Carlos Castro. Honakoek ere jokatu dute: Mariño, Alvaro Bustos, Amorebieta, Victor, Nacho Cases, Canella, Lillo, Carmona, Juan Rodríguez, Ruben eta Chus.
Golak: 0-1, 9. min: Burgui. 1-1, 79. min: Williams.
Realak sentsazio onekin jarraitzen du, Konyasporreri irabazita Herbehereetako lehenengo neurketan. Mikel Oyarzabal izan da goleatzailea.
Turkiarrak gehiago jokatu dute denboraldi-aurrean, baina Reala nagusi izateko gai izan da, lehenengo zatian aurretik jartzeko abaguneekin.
David Zurutuza, Juanmi edota Oyarzabalen joko onak lesionatuen falta ahaztuarazi ditu. Atsedenaldiaren ostean, eibartarrak aurkariaren arean baloia lapurtu eta garaipenaren gola egin du, aurrez aurre atezainaren aurka.
FITXA TEKNIKOA
Konyaspor: Kirintili; Skubic, Turan, Vukovic, Douglas; Sahiner, Camdali, Hadziahmetovic, Milosevic; Bajic eta Rangelov. Honakoek ere jokatu dute: Kibong, Sissoko, Bardakci, Dere, Sonmez eta Vedat.
Real Sociedad: Toño Ramirez; Carlos Martínez, Mikel, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Markel, Xabi Prieto; Zurutuza, Oyarzabal eta Juanmi. Honakoek ere jokatu dute: Pardo, Bardají, Zaldua, Elustondo, Hector, Bautista, Hervias, Gaztañaga, Concha eta Babic.
Gola: 0-1, 47. min: Oyarzabal.
Alavesek Logroñesen aurka galdu du penaltietan, Guardiako Uria Sariaren lagunarteko norgehiagoka. Neurketa golik gabe gukatu da 90 minutuetan.
Partida berdinduta hasi da, baina minutuak pasa ahala babazorroen alde joan da. Hala ere, Alavesek ez du saririk izan. Aukera onenak ezker hegaletik heldu zaizkio, Raul Garcia eta Edgar Mendezi esker.
Galdu arren, Gasteizko taldeak irudi ona eman du zaleen aurrean.
FITXA TEKNIKOA
Alaves: A. Ortola; Kiko, Einar, Feddal, Raul Garcia; Manu, Torres, Krsticic, Edgar; Toquero eta Santos. Bigarren zatian: Ortola; Martin, Castillo, Erik, Altair; Victor Lopez, Hernández, Ballardo, Dani Iglesias; Sobrino eta Barreiro.
Logroñes: Miguel; Bobadilla, Pazó, Caneda eta Mikel; Carles Salvador, Javi Rey eta Muneta; Sergio Benito, Espina eta Garrido. Honakoek ere jokatu dute: Jon Ander Felipe, Paredes, Carrillo, Amelibia, Luca Ferrone, Julio Rico, Adrian León, Chevi, Guillermo, Mendi eta Fermin.
Osasunak lagunartekoa irabazi dio Sevilla Atleticori, Rotan (Cadiz). Alex Berenguer eta Kekan izan dira gorritxoen goleatzaileak. Denboraldi-aurreko bigarren neurketa izan da.
Nafarrak aurkariak hobeto zelairatu dira, baina lehenengo gola Carrillorena izan da, 22. minutuan, Sevillako bigarren taldearentzat. Andaluziarrak, ondoren, nagusi izan dira lehen zatian, baina aukera handirik gabe.
Alex Berenguerrek denboraldi-aurreko lehenengo gola egin du bigarren zatia hasi bezain laster. Osasunak aurrera begira jokatu du eta abaguneak izan ditu. Garaipenaren gola 81. minutuan heldu da. Kekanek egin du, Ninoren pase ona aprobetxatuta.
FITXA TEKNIKOA
Osasuna: Mario, David Garciía, Causic, Jaime Dios, Urko Vera, Unai G., Imanol G., De las Cuevas, Jaime, K. Barja eta Olavide. Honakoek ere jokatu dute: Fran Mérida, Alex Berenguer, J. Flaño, Tano, Oier, Nino, Fausto Tienza eta Kenan.
Sevilla Atlético: Juan Soriano, Vukcevic, Matos, Yan, Bernardo, Alex Muñoz, Juanje, A. Romero, Carrillo, Boutobba eta Ivi.
Zure interesekoa izan daiteke
Braulio Vazquez, Osasunaren agurrean: “Gozatu eta sufritu egin dugu elkarrekin. Denak du amaiera”
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendari ohiak agur esan dio talde gorritxoari astelehen honetan emandako prentsaurrekoan. Hamar urteko ibilbidearen ostean, Vazquez Valentzian arituko da lanean aurrerantzean.
Eibarrek garaipen handia lortu du Balaidosen, Celta Fortuna aurkari, eta bigarren postuan jarraitzen du Hypermotion Ligan (0-4)
Jokin Aranbarriren taldeak lehen zatian sartu ditu lau golak: Jon Magunazelaiak, Adu Aresek eta Jon Guruzetak, azken horrek bi aldiz, egin dituzte. Eibarrek lau garaipen jarraian daramatza, golik jaso gabe gainera.
Eibarrek porrot gogorra izan du Badalonaren aurka, Ipuruan (1-4)
Gol guztiak bigarren zatian sartu dituzte. Uribek, Requenak eta Guijarrok, 48., 63. eta 67. minutuetan, 0-3koa jarri dute; Nerea Sanchezek 1-3koa sartu du, baina Paula Sanchezek Kataluniako taldearen laugarren gola lortu du, gerora.
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Valentziak Corberan eta Gourlay kaleratu ditu, eta egungo kirol egitura hautsi du
Valentzia EA Sports Ligako azken sailkatua da gaur egun, bost partidatan puntu bakarra lortu ondoren.
Aitor Mañasek alta jaso du, Racingen aurka garuneko kommozioa izan eta gero
Harrobiko jokalariak bere taldeak Valentziaren eta Athleticen aurka jokatuko dituen partidak galduko ditu, eta denborak argituko du hurrengo partidetak jokatzeko moduan izango den.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Guallarrek garaipena eman dio Alavesi Granadaren aurka (1-0)
Ainhoa Guallarrek lehen zatiko denbora erantsian sartutako golari esker Alaves Gloriosasek Granada mendean hartu du igande honetan eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Mendizorrotzan.