Bartzelonak errepasoa eman dio Real Madrili Bernabeun (0-4)
Bartzelonak Real Madril jipoitu du Santiago Bernabeun eta dagoeneko sei puntuko aldea ateratzen die madrildarrei Ligako sailkapenean. Ondorioz, madrildarrak nahiko egoera txarrean dira, sailkapeneko diferentziagatik eta neurketan emandako itxura kaskarragatik.
Luis Enriquek, gainera, Messi berriro jartzeko aprobetxatu du neurketa. Argentinarra ez da hasierako hamaikakoan izan, geroago zelairatu da, 0-3koarekin, neurketa erabakita zegoenean.
Zelaian, kataluniarrak argi nagusitu dira, erdiko aldean jaun eta jabe izan baitira. Madrilek bi jokalari eta erdi bakarrik izan ditu hor, eta ezer gutxi egin ahal izan dute Busquets, Iniesta, Rakitic eta Sergi Robertoren aurrean. Egoera horretan, Bartzelonak eroso jokatu du, eta partida eta baloia nahieran kontrolatu ditu.
Rafa Benitezen taldea Claudio Bravoren inguruetara iristen saiatu da, kontraerasoan gehienetan, Kroosek eta Modricek ezin izan dutelako fundamentuzko jokorik sortu. Ez da orekarik egon Santiago Bernabeun.
Bartzelonaren jokoak partida hoztu egin du, eta Real Madril lokartzea lortu du. Zer egin behar zuten argi eta garbi zuten Luis Enriqueren gizonek, eta Real Madrilen defentsaren hutsek gauzak espero baino errazago jarri dizkiete. Merezita irabazi dute norgehiagoka.
Fitxa teknikoa:
0 - Real Madril: Keylor Navas; Danilo, Varane, Sergio Ramos, Marcelo (Carvajal, 59. min), Kroos, Modric, James (Isco, 55. min), Bale, Benzema eta Cristiano Ronaldo.
4 - Barcelona: Claudio Bravo; Dani Alves, Piqué, Mascherano (Mathieu, 27. min), Jordi Alba, Sergi Roberto, Rakitic (Messi, 56. min), Sergio Busquets, Iniesta (Munir, 77. min), Neymar eta Luis Suárez.
Golak: 0-1, 11. min: Luis Suárez. 0-2, 39. min: Neymar. 0-3, 53. min: Iniesta. 0-4, 74. min: Luis Suárez.
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)