Reala-Athletic, irailaren 27an, igandean, 20:30ean
Seigarren jardunaldian Anoetan Realak eta Athleticek jokatuko duten derbiari ordutegia jarri diote: irailaren 27an, igandean, izango da, 20:30ean. Jardunaldi horretan, Eibarrek Celta hartuko du, larunbatean, 22:00etan.
BBVA Ligak 4., 5. eta 6. jardunaldietako ordutegien berri eman du. Horien artean Athletic-Real Madril dago; irailaren 23an, asteazkenean, izango da, 21:00etan.
4. jardunaldiko ordutegiak
Ostirala, irailak 18
20:30 Getafe - Malaga
Larunbata, irailak 19
16:00 Real Madril - Granada
18:15 Valentzia - Betis
20:30 Eibar - Atletico Madril
22:00 Reala - Espanyol
Igandea, irailak 20
12:00 Sevilla - Celta
16:00 Deportivo - Sporting
18:15 Vila-real - Athletic
20:30 Las Palmas - Rayo Vallecano
20:30 Bartzelona - Levante
5. jardunaldiko ordutegiak
Asteartea, irailak 22
20:00 Atletico Madril - Getafe
22:00 Espanyol - Valetzcia
22:00 Granada - Reala
Asteazkena, irailak 23
20:00 Celta - Bartzelona
20:00 Levante - Eibar
20:00 Rayo Vallecano - Sporting
21:00 Athletic - Real Madril
22:00 Las Palmas - Sevilla
22:00 Malaga - Vila-real
Osteguna, irailak 24
22:00 Betis - Deportivo
6. jardunaldiko ordutegiak
Ostirala, irailak 25
20:30 Valentzia - Granada
Larunbata, irailak 26
16:00 Bartzelona - Las Palmas
18:15 Real Madril - Malaga
20:30 Sevilla - Rayo Vallecano
20:30 Vila-real - Atletico Madril
22:30 Eibar - Celta
Igandea, irailak 27
12:00 Sporting - Betis
16:00 Deportivo - Espanyol
18:15 Getafe - Levante
20:30 Reala - Athletic
Zure interesekoa izan daiteke
Alavesek kinka larrian zegoen Valentziaren aurka talka egin du Mendizorrotzan (0-1)
Luis Rioja Alaveseko jokalari ohiak azken txanpan sartutako gol batek erabaki du norgehiagoka. Quique Sanchez Floresen taldea erreakzionatzen saiatu da, baina ez du ia aukerarik izan. Horrela, Valentziak denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Gasteizen.
San Mamesek ez du 2028ko Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala hartuko, eta Lyongo Parc Olympiquen jokatuko da
Horrenbestez, San Mames ez da emakumezkoen kontinenteko txapelketa nagusiaren finaleko egoitza izango, 2024ko finala bertan jokatu eta lau urte geroago.
Terzicek esan du baja seguru bakarra Vivianena dela eta Iñaki Williams “guztiz osatu" dela
Gainera, prestatzaile alemaniarrak Levanteren aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan azaldu duenez, Canalesek eta Guruzetak taldearekin lan egin dute, eta euren arazo fisikoak ia atzean utzi dituzte.
Ramis, Atleticoren aurkako partidari buruz: “Taldeak saria merezi du egiten ari den lanagatik”
Luis Miguel Ramis Osasunako entrenatzaileak gorritxoek asteazken honetan Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du hedabideen aurrean.
Madrilgo Erkidegoak Rayo Vallecanoren estadioa berriz irekitzeko baimena eman du
Bigarren ikuskaritzaren txostenean ondorioztatzen denaren arabera, instalazioak erabiltzeko baldintza egokian daude.
Braulio Vazquez, Osasunaren agurrean: “Gozatu eta sufritu egin dugu elkarrekin. Denak du amaiera”
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendari ohiak agur esan dio talde gorritxoari astelehen honetan emandako prentsaurrekoan. Hamar urteko ibilbidearen ostean, Vazquez Valentzian arituko da lanean aurrerantzean.
Eibarrek garaipen handia lortu du Balaidosen, Celta Fortuna aurkari, eta bigarren postuan jarraitzen du Hypermotion Ligan (0-4)
Jokin Aranbarriren taldeak lehen zatian sartu ditu lau golak: Jon Magunazelaiak, Adu Aresek eta Jon Guruzetak, azken horrek bi aldiz, egin dituzte. Eibarrek lau garaipen jarraian daramatza, golik jaso gabe gainera.
Eibarrek porrot gogorra izan du Badalonaren aurka, Ipuruan (1-4)
Gol guztiak bigarren zatian sartu dituzte. Uribek, Requenak eta Guijarrok, 48., 63. eta 67. minutuetan, 0-3koa jarri dute; Nerea Sanchezek 1-3koa sartu du, baina Paula Sanchezek Kataluniako taldearen laugarren gola lortu du, gerora.
Euskal Herria Txapelak omenaldia egingo dio Mikel Etxarriri
Realak eta Athleticek jokatuko dute finala urriaren 2an, 19:00etatik aurrera, eta EITBk zuzenean eskainiko du neurketa. Aurkezpen ekitaldian bi klubetako ordezkariak egon dira, baita Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria mitoak ere.
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.