Neuer, Messi eta Cristiano, Urrezko Baloia irabazteko finalistak
Manuel Neuer Bayern Municheko atezain alemaniarra, Bartzelonako Leo Messi argentinarra eta Real Madrileko Cristiano Ronaldo portugaldarra dira 2014. urteko Urrezko Baloia irabazteko finalistak.
2006. urtean sartu zen atezain bat, azkenekoz, saria eskuratzeko podiumean, eta Urrezko Baloiaren historian atezain bakar batek erdietsi du, Lev Yashin sobietarrak, 1956. urtean.
Messik lau irabazi ditu orain arte (2009, 2010, 2011 eta 2012), eta Cristiano Ronaldok hirugarrena eskuratze du helburu (2008.ean eta iaz).
Ancelotti, Simeone eta Löw, entrenatzaile onenarena irabazteko hautagaiak
Entrenatzaileei dagokionez, bestalde, Real Madrileko Carlo Ancelotti, Atletico Madrileko Diego Pablo Simeone eta Joachim Löw alemaniarra dira saria eskuratzeko hautagaiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)