Cristiano Ronaldok irabazi du Urrezko Baloia
Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalariak irabazi du 2013ko Urrezko Baloia. Portugalgo izarrak bigarren aldiz jaso du, 2008an ere eskuratu baitzuen munduko jokalari onenaren saria.
Real Madrileko jokalariak Lionel Messi argentinarra (Bartzelona) eta Frank Ribery frantziarra (Bayern Munich) gainditu ditu, finalean.
Cristiano Ronaldo, gainera, lau aldiz izan da bigarren Urrezko Baloia lortzeko borrokan (2007, 2009, 2011 eta 2012ko edizioetan). Iaz 69 gol egin zituen, eta Portugal Brasilgo Munduko Txapelketarako sailkatu zuen, Suediaren aurkako kanporaketan lau gol sartuta.
Bestalde, Jupp Heynckes Athleticeko entrenatzaile ohiak lortu du 2013ko entrenatzailerik onenaren saria, iaz Bayern Munichekin erakustaldia eman ondoren, eta Nadine Angere alemaniarrak jaso du emakumezko jokalari onenaren saria.
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)