Llorente: 'Juventusera etortzea erabakirik onena izan da'
Fernando Llorentek atzean utzi du denboraldi hasieran bere inguruan sortutako zalantza guztiak; azken zortzi partidetan bost gol egin ditu, titularra da, eta Juventusera joatea "erabakirik onena" izan zela adierazi du.
Athleticeko jokalari ohiak La Stampa egunkarian egindako elkarrizketan egin ditu adierazpenok.
"Beti izan naizen jokalaria sentitzen naiz, berriro ere", esan du errioxarrak. Juventusera iritsi zenean fisikoki eta mentalki oso nekatuta zegoela onartu du, eta garai hartan oso txarto pasa zuela. "Jokalari hura ez nintzen ni".
"Sasoia berreskuratu dut, partidak jokatzeak ematen dizun sasoia, alegia. Taldearekin oso gustura nago; bai lan fisikoarekin, bai taktikoarekin. Pertsona oso zoriontsua naiz eta 'Juve'ra etortzea erabakirik onena izan da", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)