Min hartuta dago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Messik sei-zortzi aste emango ditu bajan

Bartzelonako aurrelari argentinarrak min hartu zuen Betisen aurkako partidan, eta lesioa du ezker hankako izterrean. Ia bi hilabete egongo da bajan.
Lionel Messi. Argazkia: EFE

Lionel Messik min hartu zuen Bartzelonarekin Betisen aurka jokatu zuen partidan, eta sei-zortzi aste eman beharko ditu bajan. Lehen zatiko hamabosgarren minutuan hartu zuen min argentinarrak, eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu. Froga osagarriak egin dizkiote, eta lesioa baieztatu da.

Astelehen honetan azterketa osagarriak egin dizkiote Messiri Bartzelonaren kirol instalazioetan, eta Bartzelonako medikuek baieztatu egin dituzte susmoak. Klubak adierazi duenez, Messik lesioa du ezker hankako bizepsean, eta sei eta zortzi aste bitartean eman beharko ditu bajan.

Ondorioz, Messik ez du Athleticen aurka jokatuko datorren abenduaren 1ean, eta aste honetan Argentinako selekzioak Ekuadorren eta Bosniaren aurka jokatuko dituen partidak ere galduko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

GR7047. NUEVA JERSEY (ESTADOS UNIDOS), 13/06/2026.- Marcos Marquinhos (i) de Brasil disputa el balón con Achraf Hakimi (2-i) de Marruecos este sábado, durante un partido del grupo C del Mundial de la FIFA 2026 entre Brasil y Marruecos en el estadio MetLife en Nueva Jersey (Estados Unidos). EFE/ Sebastiao Moreira
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suitzak Catarren aurka galdu du (1-1), Brasilek Marokorekin berdindu du (1-1), Eskoziak Haitiri irabazi dio (0-1) eta Australiak Turkia garaitu du (2-0)

Joan den ostegunean hasi zen 2026ko Munduko Futbol Txapelketak hasierako fase parekatua eta ezustekoz betea berretsi du. Qatarrek puntu bat bereganatu du Suitzaren aurka, luzapenean (1-1), Brasilek Marokoren aurka berdindu du (1-1), Eskoziak garaipen estua lortu du Haitiren aurka (0-1) eta Australiak ezustekoa eman du Turkia gailenduta (2-0).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X