Eibar eta Bilbao Athletic, aurrera igoera playoffetan
Asteburu honetan Bigarren Mailara igotzeko playoffetako partidak jokatu dira. Multzoko txapeldunen arteko kanporaketak irabazi dituzte Alavesek eta Tenerifek. Ondorioz, Adelante Ligara igotzea lortu dute. Bestalde, Eibarrek eta Bilbao Athleticek aurrera egin dute, eta igoera faseko bigarren kanporaketa jokatzeko txartela lortu dute.
Bilbao Athleticek 1-2 irabazi zion Levanteri joaneko partidan, eta San Mamesen jokatu den itzulerakoan bina (2-2) berdindu dute. Talde bizkaitarra 1-0 irabazten hasi da Bustinzak sartutako golari esker, baina Levantek banakoa sartu du (1-1), 37. minutuan. Roger izan da golegilea. Bigarren zatia hasi eta bere ahala, Eizmendik 2-1koa sartu du Bilbao Athleticentzat. Baina 49. minutuan Levante Bk partida berdintzea lortu du (2-2). Rogerrek egin du gola penaltiz. Azken minutuetan estu ibili da Zigandak zuzentzen duen taldea, baina ondo eutsi dio emaitzari, eta bizirik darrai igoera playoffean.
Eibarrek ere asko sufritu du bigarren kanporaketa jokatzeko txartela lortzeko. Armaginek bina (2-2) berdindu zuten Alcoyn jokatu zuten joaneko partidan, eta Ipuruan bana (1-1) berdindu dute. Alcoyanok 0-1ekoa sartu du 77. minutuan, eta maldan gora jarri zaio kanporaketa talde armaginari. Minutuak aurrera joan einean, Eibarren gola ez zen iristen. 90. minutuan, ordea, kanporaketa galduta zegoela ematen izan duenean Diego Jimenezek gola sartu du, eta bana berdinduta (1-1) Eibar hurrengo kanporaketa jokatzeko sailkatu da.
Astelehenean egingo da igoera playoffetako bigarren kanporaketaren zozketa. Eibarren eta Bilbao Athleticen aurkariak, hauek izan daitezke: L'Hospitalet, Real Jaen, Huracan Valentzia, Lleida Sportiu, Caudal Deportivo eta Real Oviedo.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Martin: “Derbiak desberdinak dira, emozioa eta sentimendua dago, beraz, denarekin goaz”
Edin Terzic: “2024ko Kopako finalaren osteko irudiak ikusteak eragin zuen nik onartzea Athleticen egotea”
Asteazkeneko Kopako partidak bertan behera, Toledon izandako tren-istripuagatik
Andoni Ugarte eta Jon Rojo, Espanyol kanporatu ondoren: “Sinetsi egin dugu, hauxe da Sestao Riverren DNA”
Loren Barbado: “Gure nortasuna agerian uztea eta, era berean, lehiakorrak izatea dugu helburu”
Sestao Riverrek Espanyol kanporatu du Errege Kopan, luzapenean, epikoa izan den partidan (4-3)
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Alexia Putellasek eta Harry Kanek irabazi dute 2026ko Urrezko Baloia