Messi 2012ko onena izan dela adierazi du Neymarrek
Lionel Messi argentinarra urteko jokalaririk onena izan dela adierazi du Neymar aurrelari brasildarrak. Messi Santoseko jokalaria izango balitz "oso zoriontsua" izango nintzateke, gaineratu du.
"Nire ustez,Iniesta, Cristiano Ronaldo eta Messi urteko hiru onenak dira, baina argentinarra aurretik jartzen dut", esan du Santoseko aurrelari brasildarrak prentsaurreko batean.
Brasildarrak Messiren laudorioak jaso ditu aste honetan eta argentinarra taldekide bezala izatea gustatuko litzaiokeela adierazi du Neymarrek.
"Messi hemen imajinatzen duzue, nirekin, nire alboan Santosen? Ametsa izango litzateke eta oso zoriontsua izango nintzateke", esan du.
Bartzelonako izarraren laudorioak eskertu ditu Neymarrek: "Oso pozik jarri nintzen, onenak zure lana goraipatzea plazerra delako".
Zure interesekoa izan daiteke
Oyarzabal, penaltiari buruz: “Epaileak oso azkar baieztatu digu penaltia zela"
Iñaki Williams, penaltiari buruz: “Nicok esan dit penalti argia zela"
Athleticek indarra hartu du San Mamesen Realaren aurkako derbia irabazteko (2-1)
Iribarrek eta Kortabarriak 1976ko ikurrinaren irudi ikonikoa ekarri dute gogora San Mamesen
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Alavesek eta Realak puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)