Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Irudek Bidasoa-Irunek, ekainean Bartzelonaren aurka galdu zuen Errege Kopako finalista den heinean, hurrengo Europako Ligako multzoen fasean parte hartzea lortu zuen, eta astearte honetan Europako federazioak taldeburu izango dela baieztatu du.
Europako Eskubaloi Federazioak (EFH) multzoen osaketa zozketatuko du uztailaren 17an eta euskal taldeak orduan ezagutuko ditu fase horretako hiru aurkariak. Flensburg, Alemaniako Gummersbach edo Frantziako Limoges bezalako eskubaloiko talde handiak saihestuko ditu, baita Granollers, Torrelavega eta Errioxako eskubaloi taldeak ere, gipuzkoarren liga berean jokatzen dutelako.
Europako eskubaloiaren bigarren txapelketak -gainetik Txapeldunen Liga dago, eta F.C. Bartzelonak jokatzen du- berrikuntza ugari ditu denboraldi honetan, 48tik 32ra murriztu baita, baina aurrerago Txapeldunen Ligako faseetatik kanporatutako taldeak ere batuko dira.
Bidasoa-Irun Europako klub guztien top-30ean dago, EFHk uda honetan egindako azken zerrendaren arabera 91 punturekin, eta Espainiako bigarren taldea da, sailkapenaren buruan dagoen eta 650 punto dituen Bartzelonaren atzetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Niko Mindegia, Bidasoan ere borrokarako prest
Niko Mindegiak, Bidasoako 38 urteko jokalariak, ibilbide luze eta oparoa du eskubaloian. Badaki irungo taldean jokatzea ez dela edonolakoa, Europa mailan ere ezaguna da taldea. Gauzak horrela, gazteen artean bada ere borrokarako prest jarraitzen du nafarrak.
Irudek Bidasoa Irunek Artalekun emango dio hasiera Europako ibilbideari, FH Hafnarfjordur taldearen aurka irailaren 30ean
Era berean, lehiaketa honetan bidasotarrek Madeirako (Portugal) Maritimo eta Frantziako Limoges Handball taldeen aurka jokatuko du abenduaren 1era arte luzatuko den multzoen fasean.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.