Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten. Alex Mozasek zuzentzen duen taldea Errege Kopako finalera sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta. Garaipen horri esker, hurrengo denboraldian Europako txapelketan aritzea ziurtatu du. Irungo taldeak hasiera-hasieratik kontrolatu du partida, Asobal Ligan maila galdu duen Bada Huescaren aurka. Aragoiko taldeak etxean jokatzen zuen Horneo Alacant kanporatu zuen ostiralean, final-laurdenetan.
Euskal taldeak oso serio hasi du partida, eta laster lortu du 5 goleko aldea (0-5). Bada Huescak ez zuen espero horrelako hasiera bat, eta ez ditu arazo gehiegi sortu lehen zatiaren erdialdera arte. Lehen zatia amaitzeko 5 minuturen faltan, 3 golera murriztu du aldea (13-16), Irungo taldeak izandako kanporaketa pare bat aprobetxatuta. Rodrigo Salinasek bere taldearen lidergoa hartu du orduan, eta 13-18koa jarri du markagailuan, atsedenaldira iritsi aurretik.
Bigarren zatiaren hasieran, Irudek Bidasoa Irun oso eroso ibili da, markagailuan zuen aldea ondo kudeatuta. Bada Huescak zehaztasuna galdu du, erasoan akatsak egiten hasi da, eta Leo Maciel atezainak gelketa onak egin ditu. Ondorioz, baloiak galtzen hasi dira, eta Irungo taldeak errazago egin ditu golak kontraerasoan.
Partida 30-37 amaitu da, Irudek Bidasoa Irunen alde. Emaitza horri esker, Alex Mozasen taldea finalerako sailkatu da eta Europan jokatzeko txartela ziurtatu du.
Finala, igande honetan, FC Bartzelonaren aurka, 17:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.