Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Barçak zeruetatik jaitsi du Irudek Bidasoa Irun. Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari Alacanten. Kataluniako taldeak ez dio aukerarik eman, eta bere 13. Kopa jarraian irabazi du, 17-37 gailenduta.
Irudek Bidasoa Irun ilusioz gainezka iritsi da duela 30 urtetik zapaltzen ez zuen Errege Kopako finalera. Hala ere, Barçaren hasiera indartsuak laster erabaki du lehia. Bartzelona oso nagusi izan da, eta Irunek 11. minutura arte ezin izan du lehen gola sartu (1-8).
Alex Mozasek lehen 10 minutuetan eskatutako bi denbora etenek ez diote Bidasoari lagundu Bartzelonaren defentsa sendoa hausten. Gainera, atera jaurti duten aldi bakanetan, urruneko posizioetatik egin dute edo Emil Nielsen atezainak gelditu die. 8-20ko emaitzarekin iritsi dira atsedenaldira.
Bigarren zatian, partidaren norabidea ez da gehiegi aldatu, eta Barçak laster uxatu ditu zalantzak, presioa sartzen jarraitu baitu lehen minutuetan. Titulua alde zuela ikusi duenean, partidaren erritmoa moteldu egin da, eta bi entrenatzaileek minutuak eman dizkiete hain ohikoak ez diren jokalariei. Partidaren azken emaitza oso argia izan da: 17-37.
Gaurkoak hainbat jokalari agurtzeko ere balio izan du. Piotr Mielczarsk, Dariel Garcia eta Nacho Valles azken aldiz aritu dira Irudek Bidasoa Irunekin. Aipamen berezia merezi du Rodrigo Salinas txiletarrak, Irunen 9 urte eman ostean utziko baitu Bidasoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.