Bidasoa Irunek Europako postu baten bila ekingo dio Errege Kopari
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Bathco BM Torrelavega izango du aurkari final-laurdenetan, denboraldi honetan gauzak oso zail jarri dizkion Jacobo Cuetarak entrenatutako taldea.
Irudek Bidaosa Irunek ilusio handiarekin ekingo dio asteburu honi. Izan ere, Alex Mozasen taldeak ostiral honetan (16:00) ekingo dio Errege Kopan parte hartzeari, Europan jokatzeko txartel bat lortu nahian. Bere lehen aurkaria final-laurdenetan Bathco BM Torrelavega izango da, denboraldi honetan gauzak oso zail jarri dizkion taldea. Txapelketa osoa Alacanteko Teknifikazio Zentroan jokatuko da ostrialetik igandera bitartean.
Euskaldunek eta kantabriarrek jokatuko dutena, Kopako bidegurutze parekatuenetako bat da, oso ondo ezagutzen diren bi aurkari bai dira. Izan ere, Jacobo Cuetarak, Torrelavegako entrenatzaileak, Irungoak entrenatzen zituen duela bi denboraldi arte, eta Alex Mozasek, orain euskaldunen entrenatzaileak, gauza bera egiten zuen Torrelavegarekin.
Gipuzkoarrak Asobal Ligan hirugarren izateko atarian gelditu dira. Postu hori lortzen bazuten, Europan jokatuko zuten hurrengo denboraldian. Hala ere, azken partidetan lortutako emaitzak oso onak izan dira zortzi garaipen eta berdinketa batekin (Torrelavegaren aurka lortutakoa, hain zuzen ere). Horrek esan nahi du oso sentsazio onekin iristen direla Alacantera Errege Kopa jokatzera. Hori gutxi balitz, Kopa irabazteak edo finalera iristeak Europako txartel bat berma dezake.
Hori bai, denboraldi honetan Bidasoa Irun eta Torrelavegaren artean Asobal Ligan jokatu diren bi norgehiagoketan, kontuak kantabriarren aldekoak irten dira. Lehen itzulian, Cuetararen gizonek etxean irabazi zuten azken unean Jakub Prokopen jaurtiketa batekin (32-31). Bestalde, Artalekun jokatutako itzulikoan, 34-34 berdindu zuten bi taldeek Jokin Ajak izan zuen inspirazioagatik.
Final-laurdenetan Bathco BM Torrelavega gaindituz gero, Irudek Bidasoa Irunek Bada Huesca edo Horneo Alicanteren (ostiralean, 20:45ean) aurka jokatuko du finalerdietan. Titulua irabazteko faboritoa FC Bartzelona da eta Recoletas Atletico Valladoliden aurka egingo du debuta (ostiralean, 13:00an). Euskaldunak eta kataluniarrak finalean aurkitu daitezke bakarrik.
Bidasoak “ilusio handiz” ekingo dio txapelketari
Alex Mozasen taldeak “ilusio handiz” ekingo dio Kopako edizio honi, denboraldiari amaiera on bat emateko intentzioarekin. Errege Kopa “jende guztiari gustatzen zaion txapelketa da, eta bertara iristeko bidean bere zailtasunak ditu”, adierazi du Bidasoako entrenatzaileak.
Hori bai, “txapelketa hauetan argi dago lehen partiduan bakarrik pentsatu behar dela. Gainera, gure kasuan oso aurkari zaila dugu final-laurdenetan, baina edozein aurkari izanda ere, ezin duzu lehen egunetik harago pentsatu”, abisatu du.
Bathco BM Torrelavega “beti partidan dagoen taldea da”, esan du. “Hori erakutsi da Ligako bi partida hauetan; gu ere partidei helduta egoten den taldea garela uste dut, eta talde batek hiru edo lau goleko aldea har dezakeen arren, azkenean partida azken minutuetan erabakiko dela uste dut. Hor, Ligan baino asmatuago egon beharko dugu”, amaitu du.
Azkenik, Errege Kopa honetan Bidasoa Irungo hainbat jokalariri merezi dute agurra emateko aukera izango da, Rodrigo Salinas txiletarrari aipamen berezia eginez, bederatzi urtez klubean egon ondoren diziplina utziko baitu. Hori gutxi balitz, eskuin hegalekoa taldeko jokalaririk nabarmenena eta erabakigarriena izaten ari da azken asteetan. Piotr Mielczarsk, Dariel Garcia edo Nacho Valles jokalariek ere azken partidak jokatuko dituzte Bidaosarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.