Eskubaloiko Erregina Kopako partiden datak eta ordutegiak
Donostiak hartuko du emakumezkoen eskubaloiko Erregina Kopa maiatzaren 10etik 12ra, eta Espainiako Eskubaloi Federazioak jakinarazi ditu jada txapelketako azken faseko partiden datak eta ordutegiak.
Final-laurdenetako lau neurketak maiatzaren 10ean jokatuko dira; finalerdiak, hilaren 11n; eta finala, 12an. Super Amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes izango du aurkari final-laurdenetan, maiatzaren 10ean, 20:30ean.
Erregina Kopako azken faseko partiden datak eta ordutegiak:
Final-laurdenak:
Maiatzaren 10ean:
13:00etan: Granollers - Elda
16:00etan: Porriño - Valladolid
18:15ean: Elx - Malaga
20:30ean: Bera Bera - Atletico Guardes
Finalerdiak:
Maiatzaren 11n:
16:30ean: 1. finalerdia
19:45ean: 2. finalerdia
Finala:
Maiatzaren 12an, 13:30ean