Bera Berak Elxen aurka jokatuko du Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Super Amara Bera Berak Elxen aurka jokatuko du eskubaloiko Erreginaren Kopako final-laurdenetan, ostegun honetan Malagan egindako zozketaren ondoren.
Bera Bera multzoko buru izan da aurreko denboraldian Ligako txapeldun izan zelako, baina bera izan da aurkaria ezagutu duen azken taldea, gainerako bolak atera ondoren.
Imanol Alvarez Donostiako taldearen entrenatzaileak adierazi duenez, partida parekatua espero du, aldaera askorekin, eta "partidaren amaierara ondoen iristen denak" irabaziko duela azpimarratu du.
Azken fasea apirilaren 21etik 23ra bitartean egingo da Martin Carpena Kirol Jauregian.
FINAL-LAURDENETAKO PARTIDAK
Super Amara Bera Bera - Elx
Gijon - AtlEtico Guardes
Granollers – Grafometal La Rioja
Costa del Sol Malaga – Rocasa Gran Canaria
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Alvarez: “Taldea finala jokatzeko prest dago; ondo gaude eta dena emango dugu”
Imanol Alavarezen, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du Ligako Finalaren harira. Talde donostiarrak Rocasaren aurka jokatuko du bi edo hiru partidetan banatuko den finala.
Super Amara Bera Berak ligako finala jokatuko du, Porriño kanporatuta
Gascan, berdinketarekin bukatu da itzuliko norgehiagoka (33-33), baina joanekoan, Galizian, 28-32 gailendu zenez, Imanol Alvarezen taldeak eskuratu du ligako finala jokatzeko txartela. Finalean Kanaria Handietako Rocasa taldea izango du aurkari Bera Berak.
Imanol Alvarez: “Oso hunkigarria eta polita izan da jaso dudan omenaldia"
Imanol Alvarezek Super Amara Bera Beraren entrenatzaile izateari utziko dio denboraldi honen amaieran. Hori dela eta, larunbat honetan klubaren eta zaleen omenaldia jaso du Gascan. Hunkituta agertu da, baina pozik ere bai, agur esan aurretik ligako finala jokatuko baitute.
Micaela Rodriguesek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian
Micaela Rodriguesek 66 partida eta 102 gol pilatu ditu Bera Beraren elastikoa defendatzen.
Elba Alvarezek Bera Berarekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Gipuzkoako taldeak irabazi berri duen Erregina Kopako azken fasean, jokalari onenarentzako saria eman diote, eta, gainera, txapelketako golegile nagusia izan da.
Laura Hernandez: “Hunkituta eta oso harro gaude”
Laura Hernandez oso pozik agertu da Super Amara Bera Berak Erregina Kopa bere zaleen aurrean eskuratu eta gero.
Imanol Alvarez: “Ametsa da horrela bukatzea”
Imanol Alvarez hunkituta agertu da Super Amara Bera Berarekin bere seigarren eta azken Erregina Kopa irabazi eta gero; izan ere, denboraldi amaieran utzi egingo du Donostiako kluba.
Bera Berako jokalariek eta zaleek gogotik ospatu dute Kopako garaipena
Super Amara Bera Berak laugarrenez jarraian irabazi du Erregina Kopa, bere palmaresean hamargarrena. Donostiako taldeko kideek eta zaleek gogotik ospatu dute lorpena.
Bera Berak historia egin du Erregina Kopa hamargarrenez irabazita, laugarrena jarraian
Donostiako taldeak Atletico Guardes menderatu du finelan. Exijentzia handiko partida izan da, bi taldeek hiru norgehiagoka jokatu dituztelako hiru egunetan.
Erregina Kopako finala: Bera Bera vs Atletico Guardes
Super Amara Bera Bera eta Mecalia Atletico Guardes taldeek jokatuko dute Erregina Kopako finala. Partida zuzenean izango da ikusgai EITBn.