Peciña, Odriozola eta Garciandia brontzezko domina lortzen saiatuko dira, Danimarka Espainiari gailenduta
Iñaki Peciña, Kauldi Odriozola eta Imanol Garciandia brontzezko domina lortzen ahaleginduko dira, Suedian eta Polonian jokatzen ari diren Eskubaloi Munduko Txapelketan, ostiralean lehen finalerdian Danimarka Espainiari 23-26 gailenduta; Espainiako selekzioak Frantziaren edo Suediaren aurka jokatuko du, hirugarren postuaren bila. Iñaki Peciñak eta Kauldi Odriozolak finalerdian parte hartu dute, eta Garciandia, aldiz, ez da deialdian sartu.
Peciña eta Odriozola Jordi Ribera Espainiako entrenatzaileak erabakitako hasierako taldetik at geratu dira. Espainiako selekzioak ez du batere eroso jokatu lehen zatian. Danimarkak ia hasieratik hartu du aurrea markagailuan, lau goleko aldearekin ere (5-9koan, 6-10ekoan eta 7-11koan). Orduan, Espainiak defentsa aldatu du, gizon bat aurrerago jarriz, eta emaitza orekatu egin du; izan ere, gol bakarrera jarri da, 10-11koan. Atsedenaldiaren aurreko azken minutuetan, baina, Danimarkak gehiago asmatu du, eta beste lau gol sartu ditu Perez de Vargasen atean, eta 10-15ekoa ezarri du. Hain zuzen, lehen zatiaren amaiera, ordura arteko alderik handiena izan du Danimarkako selekzioak.
Atsedenaldiaren ostean, Espainiako selekzioak 5-1eko defentsarekin jarraitu du, alegia, jokalari bat aurrerago kokatuta, eta presio eraginkorragoa egin du. Danimarka ez da horren fin ibili. Riberaren taldea gol bakar batera jarri da (19-20 eta 20-21), hein batean Espainiako atezainak egindako geldiketa bikainengatik, eta, halaber, Kauldi Odriozola zumaiarrak defentsan erakutsitako bizitasunagatik.
0-4eko partzial baten bidez, Danimarkak berriro ere ezarri du bost goleko aldea; Espainiako selekzioak azken ahalegina egin du eta azken minutura 23-25ekoarekin iritsi da, baina ezin izan du markagailua irauli. Ondorioz, hiru jokalari gipuzkoarrek ezingo dute munduko titulua lortu, baina brontzezko domina eskuratzeko borrokatuko dute, Munduko Txapelketan egindako lan onari behar bezalako amaiera ematea helburu.
Zure interesekoa izan daiteke
Niko Mindegia, Bidasoan ere borrokarako prest
Niko Mindegiak, Bidasoako 38 urteko jokalariak, ibilbide luze eta oparoa du eskubaloian. Badaki irungo taldean jokatzea ez dela edonolakoa, Europa mailan ere ezaguna da taldea. Gauzak horrela, gazteen artean bada ere borrokarako prest jarraitzen du nafarrak.
Super Amara Bera Berak ekipazio berriak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak aro berri bat hasi du. Talde donostiarrak hurrengo denboraldian erabiliko dituen ekipazioak aukeztu ditu. Ekitaldian, Maitane Etxeberria kapitainak, Anne Erauskin jokalariak eta Jon Begiristain entrenatzaile berriak hurrengo urteari buruz hitz egin dute.
Irudek Bidasoa Irunek Artalekun emango dio hasiera Europako ibilbideari, FH Hafnarfjordur taldearen aurka irailaren 30ean
Era berean, lehiaketa honetan bidasotarrek Madeirako (Portugal) Maritimo eta Frantziako Limoges Handball taldeen aurka jokatuko du abenduaren 1era arte luzatuko den multzoen fasean.
Haitz Gorostidi, Suitzako Pfadi Winterthur taldean: “Hemen, fisikoki, beste gauza bat da”
Gipuzkoarrak Suitzako Ligan jokatuko du, azken bost denboraldiak Guadalajaran eman eta gero. Azken urtean lesioak izan ditu, baina orain ilusioa du beste herrialde batean eta Europako txapelketa batean ere aritzeko.
Beti-Onakek denboraldiaurreari ekin dio, eta bi helburu izango ditu denboraldian: titulurako play-offean egotea eta Erregina Kopa
Replasa Beti-Onakek lehen entrenamendua egin du gaur, astehelena. Nafarroako taldeak aurreko denboraldiko blokeari eutsi dio, eta bi jokalari bereganatu ditu: Edurne Donderis eta Martina Lang.
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onakek derbi batekin hasiko dute liga
Espainiako Eskubaloi Federazioak ostegun honetan eman du jakitera Guerreras Iberdrola Ligako 2026-27 denboraldiko egutegia.