Zuazo Barakaldok eta Gurpea Beti-Onakek badituzte Kopako aurkariak
Eskubaloiko XLIV. Erreginaren Kopako lehen kanporaketako norgehiagokak zozkatu dira gaur eguerdian, eta bertan izan dira Evolution Zuazo Barakaldo talde bizkaitarra eta Gurpea Beti-Onak nafarra.
Bi taldeek euren kantxatik kanpo saiatuko dira euren kanporaketak gainditzen. Horrela, Barakaldokoek Kanarietara bidaiatu beharko dute, Lanzarotera, hain zuzen ere, San Jose Obreroren aurka jokatzeko; Atarrabiakoek, ostera, Alacantera joko dute Elda Prestigioren aurka aritzeko, partida bakarrera jokatuko diren kanporaketetan.
ERREGINAREN KOPAKO 1. KANPORAKETAKO NEURKETAK:
Elda Prestigio vs Gurpea Beti-Onak Azparren Gestión
Vino Doña Berenguela Bolaños vs Morvedre
Santa Cruz de Tenerife vs Handbol Sant Quirze
Soliss Pozuelo de CVA vs Grafometal Sporting La Rioja
San José Obrero vs Evolution Zuazo Barakaldo
Zonzamas CICAR Lanzarote vs Conservas Orbe Rubensa Porriño