Juan Mari Beristain pilotari errezildarra zendu da 77 urterekin
Juan Mari Beristain hil da 77 urterekin. Pilotari errezildarra 1982an binakako txapeldun izan zen, Joxean Tolosa atzelari zuela. ETBk eman zuen lehen pilota emanaldiko partida jokatu zuen, 1983an, hura ere Tolosarekin batera. Gasteizen, Laduche eta Naldari 22-11 nagusitu zitzaizkien.