San Juan eta Zarautz, Kontxako Banderako atarian
San Juan eta Zarautz Kontxako Banderarako sailkatzeko ateetan geratu dira, zortzigarren eta bederatzigarren postuetan, hain zuzen ere. San Juango arraunlari den Jon Arbonak azaldu du Ligan zentratu direla eta Kontxan sorpresa ematera etorri direla. Zarauzko Axi Manterolak, berriz, egindako estropadak play-offerako konfiantza emango diela dio.