Atzeratu egin da Pilota Pro Ligaren lehiaketa formatu berria
Proiektuaren konplexutasuna dela eta atzeratu egingo da lehiaketa sistema berriaren ezarpena.
Pasa den urtarrilaren 19an, Pelota Pro Ligak eta hori osatzen duten enpresek (Aspe pilota eta Baiko pilota) “egungoa hobetuko duen lehiaketa sistema berri bat" ezartzeko asmoa iragarri zuten. Oharrean azaldu dutenez, “taldekako lehiaketa batean oinarrituta” egongo da eta horrek “pilotari gehiagok parte hartzea” ekarriko luke.
Egindako lanaren eta ahaleginaren ondoren, 2026-2027 denboraldiari begira ezartzea ezinezkoa dela jakinarazi dute: “denbora honetan guztian ahalegina egin dugun arren, jakinarazten dugu proiektuaren konplexutasuna dela eta geroratu egingo dela lehiaketa-sistemaren ezarpena, denboraldi berria laster hasiko denez, ez baitira betetzen hura arrakastaz abian jartzeko behar besteko bermeak”.
Horretaz gain, komunikatuan argitu dute “laster” emango dutela 2026-2027 denboraldiko lehiaketen berri.
Zure interesekoa izan daiteke
Minutuko isilunea egin dute hildako gaztearen omenez Lekeitioko pilotalekuan
Pilotalekuan partida jokatzen ari zenean jakin dute antzarretan mutil bat zendu dela, eta orduan jakinarazi diete harmailetan zeuden zaleei. Lehen atsedenaldi luzean, minutuko isilunea egin dute, hildakoaren omenez.
Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)
Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.
Elordi eta Mariezkurrena CaixaBank Masterseko finalaurrekoan izango dira, Laso eta Martija aise garaituta (22-10)
Aitor Elordi eta Jon Mariezkurrena 22-10 gailendu dira Unai Laso eta Julen Martijaren aurka Lekeitioko pilotalekuan jokatu duten partidan, eta, ondorioz, CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira. Gorriak jaun eta jabe izan dira.
Muruak Asperekin berritu du beste lau urtez
Arrasateko aurrelariak 2030era arte berritu du kontratua “onena ematea eta ahalik eta txapelketa gehien jokatzea” helburu dituela.
Dario gorriz etxekoen aurrean eta Altuna aurrekanporaketan, San Mateo torneoan
Sanmateoetako pilota torneoa aurkeztu dute gaur Logroñon. Irailaren 18tik 27ra bitarte jokatuko da. Atarikoetan, A Multzoan Jaka-Mariezkurrena, Zabala-Rezusta eta Artola-Albisu Larrazabal-Iztueta arituko dira. B multzoan, Laso-Landa, Dario-Zabaleta, Ezkurdia-Martija eta Altuna-Bikuña.
Hirugarren puntua, Artola eta Rezustarentzat (22-20)
Artolak eta Rezustak 22-20 garaitu dituzte Larrazabal eta Zabaleta, eta hirugarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersen.
Dariok astebete aurreratu du berragerpena
Buruz buruko txapelduna irailaren 6an itzuliko da kantxetara, Beloradon, uztailaren 1etik lehiaketatik at izan duen belauneko lesioa gainditu ondoren.
Laso eta Iztueta dira Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak
Lasok eta Iztuetak irabazi dute 2026ko Bilboko Aste Nagusiko txapelketa, finalean Elordi eta Zabaleta 11-22 garaituta. Hasieratik agindu dute markagailuan, eta, gorriek hurbiltzea lortu duten arren, azken tantoetan jaun eta jabe izan dira urdinak.
Dario irailaren 12an itzuliko da frontoira
Buruz Buruko txapelduna Baños de Rio Tobian itzuliko da txapelketara, Lozarekin batera, azken partida jokatu eta 73 egunera.