BERRITZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muruak Asperekin berritu du beste lau urtez

Arrasateko aurrelariak 2030era arte berritu du kontratua “onena ematea eta ahalik eta txapelketa gehien jokatzea” helburu dituela.
Ander Murua
Ander Murua. Argazkia: Aspe Pelota

Ander Muruak 2030era arte berritu Asperekin duen kontratua. Lau urtez jarraituko du arrasatearrak, hortaz, eibarko enpresaren elastikoarekin.

Pilotariak adierazi du “debuta ustekabekoa” izan zela, 24 urterekin, hain zuzen ere. “Aklimatazioko lehen urtearen ondoren, bigarren denboraldia ona” izan dela adierazi du Muruak. Izan ere, 2026a oparoa izan da berarentzat: Binakako Txapeldun eta Buruz Buruko txapeldunorde izan da B Seriean, hain zuzen ere.

Arrasatearra “enpresarekin oso eskertuta” dago berritzeagatik, “lasaitasuna eta konfiantza” eman dizkio eta. ASPEk azaldu duenez, “gogobetetasuna da Muruaren egoera ondoen definitzen duen sentimendua”. Aurrelariak, bere aldetik, datozen lau urteetan “onena ematea eta ahalik eta txapelketa gehien jokatzea” izango ditu helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta ALbisul lortu dute garaipena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)

Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X