11. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matthew Brennan azkarrena izan da berriro esprintean, Lorcan, eta hiru garaipen lortu ditu Espainiako Vueltan

Vismako txirrinduari britainiarrak irabazi du lasterketako 81. ekitaldiko hamaikagarren etapa; Movistarreko Enric Masek lider jarraitzen du.

Matthew Brennan (Visma)
Hirugarren garaipena Mathew Brennanentzat. Argazkia: EFE

Matthew Brennan Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarrak irabazi du 2026ko Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa, Lorcan, esprintean, asteazkenean; sailkapen nagusian, ez dago nabarmentzeko moduko aldaketarik, eta, hala, Enric Mas Movistar taldeko ziklista espainiarrak lehen postuan segitzen du.

Taldekideen lan bikaina baliatuta, Brennan nagusitasunez gailendu da; bereziki, Wout van Aert puntukako sailkapeneko liderrak prestatu dio esprinta irabazleari. Brennan, 21 urtekoa bera, orain arte, erakusten ari da Espaniako Vueltako esprinterrik onena dela.

Ostegunean, 81. Espainiako Vueltako hamabigarren etapa izango da jokoan. Mendiko etapa izango da, garrantzitsua; 166,6 kilometroko ibilbidea du, eta Calar Alto mendatean amaituko da.

Vuelta a España
Ez dago emaitzarik erakusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X