KLUBA UTZI DU

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Khalifa Diopek Kosner Baskonia utzi du, eta Cleveland Cavaliers taldean arituko da

Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, kontuan izanik Endesa Liga eta Euroliga. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.

Khalifa Diop (Baskonia)

Khalifa Diop, Bartzelonaren aurkako partida batean. Argazkia: Europa Press.

Kosner Baskoniak baieztatu du, asteazkenean, Khalifa Diopek ez duela taldean jarraituko. Diop NBAn arituko da, Cleveland Cavaliers taldean hain zuzen ere.

Pibot senegaldarrak hiru denboraldi eman ditu euskal taldean, eta, guztira, 138 partidatan kantxaratu da, kontuan izanik Endesa Liga eta Euroliga. Errege Kopa bat irabazi du, 2026koa.

Nolanahi ere, lesioek baldintzatu egin dituzte haren ibilbidea. Diop Kanaria Handitik iritsi zen Baskoniara, EuroCupeko jokalari gazterik onenaren saria jaso eta gero.

Kosner Baskoniak eskerrak eman dizkio jokalariari erakutsitako “konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik”, eta “Estatu Batuetan zorterik onena” opa dio. Senegaldarrak Cleveland Cavaliersen jarraituko du bere ibilbidea, alegia, 2022ko draft izenekoan bera 39. postua hautatu zuen taldean.

Zure interesekoa izan daiteke

Kosner-Baskonia-inicio-pretemporada-pruebas-medicas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita

Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X