Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Adama Boirok 2024an egin zuen debuta Athleticen lehen taldean. Argazkia: Europa Press.
Adama Boiro ezker hegaleko atzelaria West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita, euskal klubak iragarri duenez. Futbolaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldeak jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United, egun, Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Adama Boirok, Athleticek zehaztu duenez, 2029ra arteko kontratua du klub zuri-gorriarekin. Bilboko taldeak 2024ko urtarrilean fitxatu zuen, Osasunatik, eta 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta Athleticen lehen taldean. Guztira, 45 partida jokatu ditu, kontuan izanik Liga, Kopa, Europa Liga, Txapeldunen Liga eta Superkopa. Athleticek kopuru finko bat jasoko du eragiketa honengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.
Athleticek dotore ekin dio Ligari, Badalona garaituta (3-1)
Athletic 3-1 nagusitu da igande honetan Badalonaren aurka Lezaman jokatu den F Moeve Ligako lehen jardunaldiko partidan. Victor Marin bikain estreinatu da zuri-gorrien aulkian. Pinedok, Azkonak eta Amezketak egin dituzte etxekoen golak.